euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

John Ochandorena motorzale euskal-kaliforniarra Harley berezi baten jabe bihur daiteke, zeure esku dago laguntzea

2020/10/23

Paul Tetul profesionak berarentzat propio eraikitako Harley bat da saria; ze gairekin? Johnek ikurrina eta euskal armarria hautatu ditu
Paul Tetul profesionak berarentzat propio eraikitako Harley bat da saria; ze gairekin? Johnek ikurrina eta euskal armarria hautatu ditu

PUBLIZITATEA

Chino, AEB. John Ochandorena --jende askorentzat Johnny O (ioni ou ahoskatua)-- Harley motorzale euskal-kaliforniar bat da. Eta harleyzale on guztiak bezala, gorputza tatuajez beterik dauka; bere kasuan, berezitasunetako bat, tatuaje handi eta koloretsu horiek Euskal Herriari eta euskal gauzei lotuak izatea da. Bere burua "Basque" gisa definitzen duen John aurkeztu egin da Dream Chopper-en, saria berarentzat propio eraikitako motorra izanik, berak hala eskatuta bere euskal jatorriari lotutako apaindua. Lagundu nahi badiozu, bi egun t'erdi geratzen zaizu erregistratzeko, gero datorren astetik aurrera botoa bere alde eman ahal izateko. Animatu!

Honela aurkeztu du sarirako bere burua John Ochandorenak:

Deskribatu zure gidatze-esperientzia:. 30 bat urte daramatzat gidatzen. Nire Harley-a Heritage Softail '96 bat da Violet Pearl kolorekoa, tximu zintzilikarioak, arrain isatsezko hodi zuzenak, 6 abiaduren transmisioa eta Dyna irristaketa zabaleko 5 galoiko tanga dituena, bidaia estraluzeetarako. Motor honen jabea naiz 1995eko abuztuaz geroztik. Gutxi gorabehera 73.000 milia original egin dizkiot eta erabat disfrutatu dut. Orain, ezkonduta nagoenez. eta seme-alabak ditudanez, zailagoa zait lehen bezainbat irtetea.

Deskribatu zure ametsetako motorra. Motorra eraikitzeko inspirazioa nire jatorria izango litzateke. Euskalduna naiz. Inoiz entzierroaz entzun baduzu, Euskal Herrian da. Nire bi gurasoak Euskal Herrikoak ziren. Lehen belaunaldiko estatubatuarra naiz. AEBetako bandera eta euskal bandera daramatzat nire Harleyren atzealdean. Motor handia, 6 abiadura, atzeko pneumatiko lodia eta hodi zaratatsuak ezinbestekoak dira. Gustura ipiniko niizkioke euskal armarria, ikurrina eta lauburu motorrean. Paulen edozer izango litzateke zoragarria!!!

Nora eramango zenuke helikopteroa errepidean?.Kaliforniako erdialdeko kostaldean bizi naiz. Bide bakoitza ikaragarria da hemen. Gustura eramango nuke motorra kostaldeko errepide hauetatik eta itsasoaren brisaz, mahasti uhinduez eta larre irekiez gozatu. Zeruan nintzateke. Orduan, agian, egunen batean, Euskal Herrira bidal nezake motorra, eta Pirinioaldean gurasoen sorterriko errepideak zeharkatu. Hori ikaragarria litzateke!

-Erregistratu hemen zeure botoas Johh Ochandorenari emateko



Komentarioak

  • Aupa Johnny!!!

    Oi zer plazera Johnny, biba zu eta gure motorrak!

    Txabi Etxeto (Kalifornia), 2020/10/26 21:39

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia