euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaiaren logo lehiaketa eta urte osoko programa Chascomuseko Euskal Etxean, bere 25. urteurrena ospatzeko

2016/05/04

2015ean Chascomuseko lagunek Olentzeroren bisita jaso zuten
2015ean Chascomuseko lagunek Olentzeroren bisita jaso zuten

PUBLIZITATEA

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek erakundearen 25. urtemuga ospatuko dute aurten eta mota askotako ekintzak biltzen dituen egitarau bat ari dira osatzen behar bezala ospatzeko. Festaren publizitatea egiteko, irudi berezi bat nahi dute chascomustarrek eta hori dela eta Euskal Etxearen 25. Urteurren logo lehiaketan parte hartzeko deialdia ere plazaratu dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 10ean bukatuko da.

Chascomus, Argentina. Erakundearen bigarren sorreraren 25. urteurrena ospatuko du 2016 honetan Chascomuseko euskal gizataldeak eta komunitate osoari luzatzen dio gonbitea aktibitateetan parte hartzeko.

Urtebetetze berezi honek, gainera, irudi berezi bat ere izango du eta hori dela eta diseinua hautatzeko Logo Lehiaketa antolatu dute Euskal Etxeko kideek. Lanak uztailaren 10era arte bidal daitezke eta 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, baldintza eta oinarri hauek kontuan hartzen:

Euskal Etxearen 25. Urteurren Lehiaketa

  • Lehiaketaren helburua Euskal Etxearen 25. Urteurreneko irudia hautatzea da. Hautatutako diseinua niki, oroigarri, pegatina eta urteurreneko ekintzak iragartzeko erabiliko diren material guztietan inprimatuko da
  • Deialdia 16 urtetik gorako lagunei dago zuzenduta, euskal gizataldekoei eta baita gizataldekoak ez direnei ere. Ez da beharrezkoa diseinatzailea izatea
  • Diseinua originala izan behar da, eta gaia Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen 25. Urteurrena
  • Tamainari dagokionez, 21 x 29,5 zentimetrokoa izan behar da (A4). Lau kolore (zuri, gorri, beltz eta berdea) erabili ahal izango dira gehienik
  • Lanak gutunazal itxi batean aurkeztu behar dira. Gutunazal honetan, lehiaketaren izena (“Concurso logo 25 urte Zingirako Euskaldunak”) eta egilearen ezizena adieraziko dira. Gutunazalaren barruan, logoaren kalitate oneko inprimatzea, CD-ROM batean irudia formatu digitalean, eta gutunazal txiki batean egilearen datuak: izen-abizena, NAN, helbide postala, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia
  • Diseinuak Euskal Etxearen idazkaritzan jasoko dira eta bertan gordeko dira lehiaketa bukatu arte, hau da, 2016ko uztailaren 10era
  • Lehenengo saria esku dirua izango da ($1000) eta adierazpen berezi bat ere egingo da. Kasu honetan, iraileko jaialdirako sarrerak izango dira saria
  • Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak izango dira epaimahaikideak. Boto gehien jasotzen dituen lana izango da irabazlea. Epaimahaikideen erabakiak ez du helegiterik izango

Urte osoko behin behineko programa

-Apirilaren 30ean, Gernikako Bonbardaketaren 79. urteurrenaren baitan, hitzaldia eta afaria
-Maiatzaren 14an, janari salmenta: itsaski kazolak
-Ekainaren 11an, janari salmenta: sukaldi
-Uztailaren 10ean, San Fermin jaia
-Uztailean, Mus Txapelketa
-Abuztuan, ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa
-Irailaren 9 eta 10ean, erromeria eta urteurren jaia
-Urrian, argazki erakusketa
-Azaroaren 27an, Dantzaldia Brazzola Antzokian
-Abenduan, Euskararen Nazioarteko Eguna, Olentzeroren bisita eta urte amaierako brindisa.

2017ko lehenengo aktibitateari begira ere ari dira lanean jadanik chascomustarrak. Urtarrilean Udalekua antolatuko du Euskal Etxeak azken urteetan egin duen legez.

Bigarren sorrera

Gogora dezagun urteurrena Chascomuseko Euskal Etxearen bigarren sorreraren urteurrena dela. Izan ere, lehenengoa 1952ko apirilaren 20an izan zen, eta nahiz eta kementsu hasi, urte batzuk pasa eta gero tipitu ziren erakundearen aktibitateak erabat desagertu arte. Hala ere, 1991eko uztailaren 4an, hiriko euskal jatorriko lagun batzuk berriro ere bildu ziren eta gaur egungo instituzioaren oinarriak ezarri zituzten.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia