euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen alde "Nik ere putz eginen dut!" kanpainarekin bat egiteko gonbitea egin diote Diasporari

2013/04/12

Bernart Etxepare eskolako bi haur euskararen alde putz egiten! (argazkia www.gurejaia.info)
Bernart Etxepare eskolako bi haur euskararen alde putz egiten! (argazkia www.gurejaia.info)

PUBLIZITATEA

Iruñeko Bernart Etxepare eskola publikoak "Nik ere putz eginen dut!" kanpaina jarri du abian, euskararen aldeko mezua zabaltzeko. Eskolako ikasleek, irakasleek eta Euskal Herriko pertsonaia ezagunek bat egin dute jada kanpainarekin eta, orain, arduradunek Diasporako euskaldunei ere egitasmoarekin bat egiteko gonbitea luzatu diete. Parte hartzea oso erraza da; nahikoa da bideo labur bat grabatzea "Nik ere putz eginen dut!" esanez, eta ondoren putz egitea. Animatu, eskolako haurrek ikus dezaten euskarari hatsa emanez noraino hel daitekeen gure hizkuntza!

Iruñea, Nafarroa. Iruñeko Bernart Etxepare eskola publikoak antolatuko du aurten Sortzen Ikasbatuaz elkartearen euskal eskola publikoaren aldeko festa, datorren maiatzaren 18 eta 19an. Egun horri begira giroa berotzeko euskararen aldeko kanpaina abiatu du eskolak, "Nik ere putz eginen dut!" lelopean.

Kanpainari eta euskarari hatsa emateko asmo hori “putz” egiteko keinuaren bitartez irudikatu du eskolak. Euskaltzale askok bat egin dute jada egitasmoarekin, baina eskolak haurrei erakutsi nahi die euskarak mugak gainditu dituela eta munduan zehar ere hitz egiten dela. Horregatik, Diasporako euskaldunei ere kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.

Bideoak zein argazkiak

Erraza da parte hartzea, nahikoa da bideotxoa grabatzea “Nik ere putz eginen dut!” esaldia esanez eta gero putz eginez. Edo argazki bat ateratzea putz eginez. "Ongi legoke irudietan zein hiri edo herritakoa zaren ikustea, horrela kanpainari dimentsio zabalagoa emateko", esan dute arduradunek.

Grabatutakoa, gurejaia2013@gmail.com posta elektronikora behar da bidali. Kanpainari buruzko informazio gehiago www.gurejaia.info webgunean.

Hona hemen bideo adibide batzuk:


 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia