euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak hitzaldia eskaini du La Platako Unibertsitateko Euskal Irakurletzan

2019/11/04

Irene Larraza hitzaldia ematen joan den ostiralean eguneko orduetan La Platako Unibertsitate Nazionalean
Irene Larraza hitzaldia ematen joan den ostiralean eguneko orduetan La Platako Unibertsitate Nazionalean

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazak La Platako Unibertsitate Nazionala (UNLP) bisitatu zuen joan den ostiralean, azaroaren 1ean. Buenos Aires probintziako hiriburura egiten duen bere lehenengo bisitan hitzaldia eskaini zuen Unibertsitatean 2007tik funtzionatzen duen Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzako kide eta lagunen aurrean, Institutuak euskara eta euskal kultura sustatu eta zabaltzeko dituen ekimen eta programak azalduz.

Hitzaldiaren aurretik, bilera izan zuen, partaide izan zirela Irakurletzako Aholku Batzordeko kide den Cesar Arrondo, UNLPko Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritzako Natacha Guiñazu eta Sabrina Otegui irakurle berria. Unibertsitateko Arlo Instituzionaleko lehendakariorde Marcos Actis Ingeniariak ere errezibitu zuen Etxepare Euskal Institutuko zuzendari nagusia.

Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutuak 9 katedra dituela indarrean mundu osoko beste hainbeste unibertsitatetan eta irakurletzei dagokienez, 18 herrialdeko 35 unibertsitatetan dagoela presente.

Etxepare Euskal Institutua Facebooken, Etxepare Euskal Institutua


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia