euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara RSBAPek, Francisco de Paula egile

2020/05/13

'Iparragirre en la Corte, el Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' liburuaren azala
'Iparragirre en la Corte, el Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Jose Mari Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara Euskalerriko Adiskideen Elkarteko (RSBAP) Gorteko Ordezkaritzak  'Iparragirre en la Corte' titulupean eta 'El Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' azpitituluz. Egilea, Francisco de Paula Garcia da, kazetaria eta Adiskideen Elkarteko Gorteko Ordezkaritzako idazkari teknikoa. Lanak Iparragirreren sorterriko, Urretxuko, alkate Jon Luqui Albisuaren hitzaurrea darama eta Iparragirre jaio zeneko bigarren mendeurrena betetzen ari garen honetan kaleratu da.

Gogora dezagun Madrilen hain zuzen ere kantatu zuela publikoan estreinekoz Iparragirrek bere 'Gernikako Arbola' 1853an Juan Maria de Altuna pianojotzaileak lagunduta San Luis kafetegi eta ostatuan, berrogeita hamar euskaldun entzule

Liburua eskuratu nahi duenak posta elektronikoz eska dezake, basquemadrid@gmail.com helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia