euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikusi Palma Mallorcakoako Olentzeroren Zorionak munduko Euskal Etxe guztiei EuskalKultura.eus-en bideo honetan

2022/12/23

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. EuskalKultura.eus Palmaraino inguratu da Olentzerok hiriko Artea Euskal Etxeari eta bertako haur eta helduei egin dien bisitan parte hartu eta honako bideoa jasotzeko, mundu osoko Euskal Etxe eta komunitateei agiantza onenak desiratzearren, kantua, alaitasuna, ilusioa eta geroari buruzko euskal engaiamendu eta konpromisoa lagun. Eskerrak ematen dizkiogu grabaketan lankide izan ditugun Artea Euskal Etxeko lehendakari Nico Ibarra eta Aingeru Merlo adiskideei eta, nola ez, Olentzeroren alter ego Alejandro Martínez Velascori, soinujotzaile Severo Munillari eta parte hartu duten haur, guraso eta lagun guztiei.


Palmako Olentzeroren agurra eta agiantzak munduko euskal etxe guztiei

Grabaketa Mallorcako Artea Euskal Etxeak Olentzerori egindako harrera-ekitaldi eta ondoko opari-banaketan egindakoa da abenduaren 11ean Garbiñe Legarretak Palma Mallorcakoan gobernatzen duen Jai Alai euskal jatetxean, euskal etxe mallorcarraren Urteko Batzarraen ostean. Mila esker urtean zehar bertan eta mundu osoan euskal suaren garra elikatzen eta suspertzen duten guraso eta pertsona guztiei, zubilana eginez Euskal Herriaren eta kanpoan jaio edo hazitako belaunaldi berrien artean!

Zorionak, Urte Berri On eta eskerrik asko!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia