euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibon RG eta Enrike Hurtado-ren arrakasta Valentziako Euskal Etxean: jende eta guzti lortu zuten txalaparta tailerrerako!

2026/09/15

Folka, herri musika eta musika esperientala nahasten dituzten Ibon RG eta Enrike Hurtado Valentziako Euskal Etxeko emanaldian
Folka, herri musika eta musika esperientala nahasten dituzten Ibon RG eta Enrike Hurtado Valentziako Euskal Etxeko emanaldian

PUBLIZITATEA

Valentziako Hiria. Arrakastaz gauzatu zen joan den asteburuan Valentziako Euskal Etxean Ibon RG eta Enrike Hurtado-ren euskal musika esperimental kontzertua. Euskal Herritik propio etorritako bi lagunek Euskal Etxeko aretoa betetzea lortu zuten, ziento erdi bat ikus-entzule bertaratuta; "gehiengoena ez den" musika mota honentzat batere makala ez den marka. Musikariok ahotsak landuz, a capela eta pianoak, teklatuek eta perkusioek lagunduta egiten dute euren musika, txalapartak leku garrantzitsua duela, softwareekin esperimentatuz. Euren lan berria izango den ambumeko piezak jendaurretu zituzten arretaz eta laketuta entzun zuen publikoaren aurrean.


 Ibon rG eta Enrike Hurtado euskal musikariak Valentziako Euskal Etxeko kontzertuan


Arreta handiz segitu zuten emanaldia bertaratutakoek, gehienak aurrenekoz joanak Euskal Etxera

"Publikoak ederki erantzun zuen, eta erabat pozik eta gustura  geratu ginen emaitzekin, izan ere sekulako arrakasta gisa ikusi zuten askok, ez bakarrik aretoa bete egin zelako, baizik eta hurbildu ziren 50 pertsonak berriak baitziren, gehien-gehienak lehenengoz zapaltzen zuten Euskal Etxea, eta horrek poztu gaitu. Interesatu egin ziren gainera bertan lantzen dugun kultura aukeraz eta, esaterako, emanaldiaren ondorioz, EEko txalaparta ikastaroetan parte hartzeko interesa azaldu zuten batzuk, eta gu pozik", adierazi dio EuskalKultura.eus-i Euskal Etxeko Izaskun Kortazar bertako kide eta euskara irakasleak.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia