euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iazko arrakastaren ostean, La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute Zelaiko Euskal Etxearen egoitzatik

2019/02/27

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxean bildurik, antolatzaileek La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute, apirilaren 7an
Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxean bildurik, antolatzaileek La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute, apirilaren 7an

PUBLIZITATEA

Santa Rosa, Argentina. Iaz Santa Rosan estreinekoz antolatutako Gizataldeen Festak hamabost bat mila jende bildu zituen, hasierako aurreikuspenak bi milakoak baziren ere, adierazi dute antolatzaileek. Horrek bultzatuta, elkarte eratzaileak datorren apirilaren 7rako iragarri du La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa, euren helburua delarik aurreko edizioan bertara bildu ez ziren gizataldeak aurtengora biltzea. Iragarpena Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen egoitzan egin da, El Diario de la Pampa egunkariaren irudiak erakusten duenez.

Talde antolatzaileko kide dira arabiar, euskal, espainiar, umbriar, hegoaldar, piamontar, aleman, boliviar, trentotar, italiar eta liguriar komunitateak,

Topaketa Horacio del Campo zelaian egingo da, Toay-n, Santa Rosatik hamar bat kilometrora.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia