euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hona Nafarroako Gobernuak Argentinako Nafar Etxeetako gazteentzat eratutako Udako Eskolak 2022ko bideoa

2022/07/27

2022ko Uda Eskoletako zortzi gazteak euren bisitan, Iruñeko alkate Enrique Mayarekin
2022ko Uda Eskoletako zortzi gazteak euren bisitan, Iruñeko alkate Enrique Mayarekin

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Gogora dezagun Nafarroako Gobernuak berreskuratu egin duela aurten, nafar etxeetako gazteentzat antolatzen duen Udako Eskolak programa. 2022ko edizioa ekainaren 27tik uztailaren 2a egin zen Iruñea ardatz izanik eta gazteak foru erkidegoko hainbat leku bisitatuta, tartean juxtu Sanferminen aurreko Iruñea, Erriberri, Tutera, Bardeak, Done Jakue bidea, Eunate, Gares, Lizarra, Irantzuko Monastegia, Abartzuza, Amaiur, Zugarramurdi, Orreaga, Donibane Garazi, Iratiko Oihana, Orbaitzeta, Azpegi, Irunberriko arroila, Leireko monastegia eta Xabierko gaztelua, besteak beste.

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok eta Kanpo Ekintzetarako zuzendari Sergio Perezek Nafarroako Jauregian errezibitu eta Iruñeko Udaletxean Maya alkateak hartu zitue. Nafarroako beste hainbat herritar eta ordezkarirekin biltzeko eta agurtzeko aukera ere izan zuten. Parte hartutako gazteak izan ziren: Sofía Urtasun eta Luciana Ros (Buenos Airesko Nafar Etxea); Agustina Ducasse Unzué eta Giuliana Stagnoli Miglierina (Bolívarkoa); Ariadna Andrea Veggiani Riba eta Carlos Alberto Velasco (Mendozakoa); eta María Croce eta María Candelaria Pérez García (Rosarioko Nafarroako Etxea).

Hona euren bisitari buruz Nafarroako Gobernuak ekoitzi duen bideoa:



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia