euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hogeita hamar bat neskek hartu zuten parte Tandilen Emakumeen II. Pilota Paleta Topaketa Probintzialean

2019/09/10

Emakumeen II. Pilota Paleta Topaketan parte hartu zuten neskak
Emakumeen II. Pilota Paleta Topaketan parte hartu zuten neskak

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Emakumeen Bigarren Pilota Paleta Topaketa probintziala Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko trinketean izan zen eta 30tik gora pilotari aritu ziren egun osoan norgehiagoka. Partaideak Necochea, Chaves, De la Garma, Dorrego, Gral. San Martín, Rauch, Gral. Belgrano eta Tandil hirietatik etorri ziren, lehenengo Topaketan egin zen legez bi kategoriatan banaturik: ‘Pilota Nukleoan’ (hamaika bikote) eta ‘Gomazko Pilotan’ (bost bikote).

Emaitzei dagokienez, Pilota Nukleo kategorian, Gral. San Martin herriko ordezkariek irabazi zuten eta Gral. Belgranokoak geratu ziren bigarren postuan. Gomazko Pilota modalitatean, Gral. San Martingo Mildredek eta Tandilgo Albertina Corbalek osatutako bikotea izan zen irabazlea eta bigarren lekua Nayra de Carli eta Hanna Goytiño chavestarrentzat izan zen.

Antolatzaileek eta jokalariek oso balantze ona egin dute eta hasiak dira dagoeneko hirugarren Topaketan pentsatzen, data eta lekua oraindik konfirmatzeke, aurtengoa, Tandilgo Euskal Etxean abuztuaren 24an arrakastatsu jokatu ondoren.

Topaketaren argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia