euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hirugarren irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (III)

2022/10/12

Lan ederra egin eta eskaini zuten hamaika lekutatik etorritako euskal dantza taldeek
Lan ederra egin eta eskaini zuten hamaika lekutatik etorritako euskal dantza taldeek

PUBLIZITATEA

Macachín, La Pampa, Argentina . Larunbateraino iritsi gara Macachingo Euskal Aste Nazionalaren kronika grafiko honetan. Larunbat goiza bilera tenorea izan zen: EEetako liburuzainen bilera, Macachingo Biblioteka Popularrean egin zen, abesbatzen bilera, Euzko Alkartasunaren Kultura Gelan eta Kooperatiba Aretoan, FEVAko bilera. Ondotik, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak 'Euskadi, egungo begirada bat eta proiekzioa mundura' hitzaldia eman zuen Euskal Etxeko Kultura Gelan

Arratsaldean, euskarak berriro bildu zituen euskaltzaleak euskaraz jolasteko, eta Iparraldetik etorritakoek ‘Olentzero eta Joaldunak, neguko ohiturak’ izeneko hitzaldia eskaini zuten Kultura Gelan. Abeslariek ere bigarren topaketa bat izan zuten ‘Nuestra Señora del Rosario’ elizan. Ilunabarrean, jaia piztu zen Enrique F. Parodi kalean, eta danborrada, kalejira eta joaldunen kabalkadari jarraituz iritsi zen jendea Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ kiroldegira Dantzaldiaz gozatzera. Afaria eta gero, bigarren erromeria, eta mundu guztia dantzan eta jauzika jarri zuten Maralen musika taldeko lagunek.


Cañuelas Euskal Etxeko abesbatza eta Txoria txori, Leandro Vallejo zuzendari


Danborrada Macachin 2022 Euskal Aste Nazionalean: San Sebastian Martxa


Danborrada Macachinen beste ikuspuntu batetik 2022 Euskal Aste Nazionalean


Musika eta dantza jolas, Dantzaldia baino lehen, Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ kiroldegi aurrean 


Dantza Gaualdia hasi da: Macachín, Barakaldo eta Villa Maríako dantzarien Katxarranka. Ikusgarria!

Segidan, argazki galeria: bihar laugarren irudi-kronika.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia