euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka Euskal Etxearen deia euskal dantza talde, abesbatza eta musikariei bere 20. urteurreneko jaian parte hartzeko

2019/09/19

Hiru Errekaren 20. urteurrena
Hiru Errekaren 20. urteurrena

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Festa handi batekin nahi du ospatu Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxeak bere 20. urtebetetzea. Eta horretarako, deia luzatzen die euskal etxeetako adin guztietako dantza taldeei urriaren 19an egingo duen jaiko emanaldian parte hartzera, baita euskal abesbatzei ere, Abesbatzen Topaketa ere antolatu baitu Euskal Etxeak, herriko Udal Korala ere partaide. Izena ematen duten taldeei sarrera eta partaidetako bakoitzari edari bana libre emango zaiela adierazi diote Hiru Errekako lagunek  EuskalKultura.eus-i.

urtebetetzeko programaren baitan, txistu eta pandero tailerra ere eskainiko du Tres Arroyoseko Euskal Etxeak. FEVA izango du antolatzaile eta Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko musikariak arituko dira irakasle. Tailerrean parte hartzeko, irailaren 30era arte eman daiteke izena.

Hiru Errekaren 20. urteurren jaia urriaren 19an izango da, iluntzeko 8etatik arrera, El Fanal aretoan. Afaria kantina modukoa izango da eta afaldu eta gero erromeria egongo da. Musika tailerrean zein musika eta dantza ikuskizunean parte hartzeko Euskal Etxearekin harremantzeko helbidea: hiruerrekatresarroyos@hotmail.com.ar.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia