euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hector Izaguirre-k Jose Bruno Lacarrari pasa dio Asunciongo Euskal Etxearen lehendakaritzaren lekukoa

2014/03/21

Ramon Cueto eta Hector Izaguirre mahaiburuan joan den asteartean, 2014ko martxoaren 18an Asuncionen, hiriburu paraguaitarreko EEren Biltzar Nagusian (argazkia EE)
Ramon Cueto eta Hector Izaguirre mahaiburuan joan den asteartean, 2014ko martxoaren 18an Asuncionen, hiriburu paraguaitarreko EEren Biltzar Nagusian (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Ordezkapena, Paraguaiko hiriburuko Euskal Etxean. Joan den asteartean, Martxoaren 8an egindako Biltzar Nagusian Asunciongo Jasone Euskal Etxeko bazkideek lehendakaritza eta Zuzendaritza Baztordea berritu dituzte, lehendakari berria Jose M. Bruno Lacarra izango dela, eta honekin batzordekide, besteak beste, Pedro Gamarra, lehendakariorde, Eddy Irigoitia, idazkari, Ramón Cueto, diruzain eta Galo Egüez, diruzainorde.

Asuncion, Paraguai. Hiriburu paraguaitarreko Jasone Euskal Etxeak Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du joan den asteartean, martxoaren 18an, erakundearen egoitzan hain zuzen, Estrella, 451 helbidean, behar bezala eta garaiz deitu eta osaturik. Bildutako bazkideek 2013ko emaitza balantzea eta ekitaldi eta ekonomia arloetako txostenak irakurri, eztabaidatu eta onartu dituzte, gisa bera Sindikoaren txostenarekin, eta zenbat jakinarazpen, informazio eta komunikazio mahaigaineratu eta Asunciongo IV Euskal Asteaz ere mintzatu dira eta elkartearen buruzagitza berria hautatu dute, gobernu batzorde berria honela geratu delarik:

-Lehendakari: José M. Bruno Lacarra
-Lehendakariorde: Pedro Gamarra Doldán
-Idazkari: Eddy Irigoitia 
-Diruzain: Ramón Cueto
-Diruzainorde: Galo Egüez

-Batzordekide titular: Daniel Elicetche
-Batzordekide titular: Norberto Gamarra
-Batzordekide titular: Adolfo Giménez

-Batordekide ordezko: Álvaro de Aguirre
-Batzordekide ordezko: Alberto Urrutia
-Batzordekide ordezko: Cristina Sasiain 

-Sindiko titular: Héctor Izaguirre
-Síndiko ordezko: Carlos Vera

-CEmakume Batzordea: Cristina Abente, Delia Cazeres eta Matilde Vargas Peña
-Gazteen Batzordea: Esteban Izaguirre eta steban Roberto Arana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia