euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harrotasunaren Astea: koitz argazkilari euskal-newyorktarrak "koitz Gay Fire Island" liburua argitaratu du AEBetan

2020/07/01

Liburua ekainean kaleratu du Luis Foncillas Etxeberria 'koitz' kazetari eta argazkil nafar newyorktarrak, garaiz Harrotasunaren Asterako
Liburua ekainean kaleratu du Luis Foncillas Etxeberria 'koitz' kazetari eta argazkil nafar newyorktarrak, garaiz Harrotasunaren Asterako

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Liburuak Patrick Ryan idazle estatubatuarraren hitzaurrea eta Nicholas Davies erakusketa-antolatzailearen sarrera dauzka, baita koitz beraren "apunteak" ere; eta 90 argazkiren bidez New York hiritik 96 kilometrora dagoen Fire Island irlan dauden Cherry Grove and The Pines LGBTQ+ komunitateetako giroa, errealitatea eta magia jasotzen du, alaia beti ere, egileak beti alaitasuna hobesten baitu eta nahiago du bere argazkietan une tristeak ez islatzea.

"Ez dut nahi nire argazkiak ikusten dituenak pentsatzea nire modeloak (edo ni neu) freak-ak edo" bitxikeriak "garenik, gure bizitzak. bizi nahi ditugun gisan bizi ditugun pertsonak baizik". "Fire Islanden erretratatu ditudan pertsona askok adierazpide berezi eta bakarra daukate eta gure aitortza merezi dute", adierazi du koitz-ek. Gogora dezagun berez Iruñean jaio eta hazia den koitzek 1994tik daramala bizitzen New Yorken eta bertan garatu duen ibilbide abersatsean, besteak beste, euskal irrati publikoko bertako korrespontsala izana dela, kazetari gisa; edota, esaterako, New Yorkeko Eusko Etxeko lehendakari ere izan zela mende hasieran.


Koitz, Navarra Televisión-eko Amaia Medinabeitiak elkarrizketatua (azken zatian, bideoa liburuko irudiekin)

2015ean, koitzek Founders Cultural Award saria jaso zuen, Los Angelesen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateak (USC) gutxiengo diren komunitateetako artistak babestuz ematen duena. Urte horretako ekainean, Unibertsitateak Fire Island: Fun in the Sun erakusketa eta argazki-bilduma zabaldu zuen Verle Annis aretoan, EuskalKultura.eus-ek orduan artikulu honetan jaso zuen bezala.

- Bloga: koitzen Gay Fire Island
- Liburua AEBetan dago salgai; baita Euskal Herrian ere, liburu-dendetan eta Elkarren, ikus hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia