euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Txokoa Euskal Etxeak partaidetza berezia izan zuen Cordobako 10 kateko ‘A todo Reality’ telesaioan (ikus saioa)

2019/11/13

Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan
Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Alejo Martin Gure Txokoa-ko lehendakariak, Juan Antonio Bengoechea kide historikoak eta Ailin Quiroga dantzariak ordezkatu zuten Euskal Etxea kate cordobatarrak egunero emititzen duen ‘A todo Reality’ izeneko telesaioan. Programan zehar aurten 65 urte betetzen ari den Euskal Etxearen ekintzen berri emateaz gain, Euskal Herriko kulturari buruzko datu batzuk azaldu zituzten eta itsaski kazola bat eta euskal pastela egiten irakatsi zuten euskal gizataldeko lagunek.

Erreportajea, gainera, aukera ona zen ‘Una Ciudad todos los Pueblos’ izeneko kolektibitateen jaialdira ikusleak gonbidatzeko eta hala egin zuen Martinek. Festaren 6. edizioa joan den astean zehar garatu zen.


[Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan, 1. zatia]


[Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan, 2. zatia]


[Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan, 3. zatia]


[Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan, eta azkena]

Gure Txokoa-ko lehendakariak jakinarazi duenez, euskal standean plater tipikoak eskaini zituen Euskal Etxeak, hitzordua Sarmiento parkeko del Dante Etorbidean izanik, larunbata eta igandea barne.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia