euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gonbitea mundu osoko txistulariei ‘San Sebastian Martxa' grabatzera; animatu, bideoak 31era arte bidal daitezke

2020/12/22

Olentzeroren Kanta, Agentinako Jose Maria Gutierrez eta Fernando Zabalza txistulariak paraide. Argazkian Gutierrez agertzen da
Olentzeroren Kanta, Agentinako Jose Maria Gutierrez eta Fernando Zabalza txistulariak paraide. Argazkian Gutierrez agertzen da

PUBLIZITATEA

Iruñea, Nafarroa. Nafarroako ‘Mugarik Gabeko Txuntxuneroak’ elkarteak mundu osoko txistulariak gonbidatu nahi izan ditu bere deialdi berrian parte hartzera. Helburua da adin eta jatorri ugaritako musikariek ‘San Sebastian Martxa' grabatzea bideo kolektibo gisa. Egin behar den lan prozesua oso ondo taxutu eta azalduta dago (ikus hemen) eta parte hartzeko behar direnak hauexek dira: mp3-tresna, txistua (Fa edo Fa#), silbotea (sib edo si), atabala, eta telefonoa edo kamera filmatzeko. Asmoa da bideoa kaleratzea San Sebastian Egunean bertan, urtarrilaren 20an.

Irizpideak bateratzeko, ‘Mugarik Gabeko Txuntxuneroak’ek partiturak (ikus hemen) eta audioak (eskatu acortijy@gmail.com helbidera) banatzen ditu. Parte hartzaileek abenduaren 31era arte bidal ditzakete euren filmazioak acortijy@gmail.com helbidera edo +34 640 564504 Whatsapp zenbakira.

‘Mugarik Gabeko Txuntxuneroak’ taldeak azaltzen duenez, Iruñeko kaleetan jaio zen 1994 urtean eta gaur egun Euskal Herriko zazpi probintzietako 500 bat txistulari batzen ditu, Diasporako bat edo beste tartean. Ekintza nagusia Euskal Herriko jaietan jotzea badute ere, pandemiak ezarri zuen itxialdian hau bezalako bideo kolektiboak egiten hasi ziren. Taldeari buruzko informazio gehiago, hemen.


['Olentzeroren Kanta' da Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Taldearen azken lana. Argentinatik Buenos Airesko Jose Maria Gutierrez eta Cordobako Fernando Zabalza txistulariek hartu zuten parte]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia