euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro bikaina Mar del Platan FEVAko Musikarien Lehen Topaketan eta "dantza eta musika emanaldi biribila"

2023/03/28

Zutik : J.M. Hiriart, M. Branca, J.M. Gutiérrez, U. Hernández, J.N. Fernández, A. Hormaechea, P. Marcus, S. Chamorro, K. Artola eta F. Maya. Eserita M. Sáa, J. Robles, R. Vázquez, K. Marozzi, N. Balzola, M. Ithurriague, R. Marin, F. Zabalza eta G. Aguirre
Zutik : J.M. Hiriart, M. Branca, J.M. Gutiérrez, U. Hernández, J.N. Fernández, A. Hormaechea, P. Marcus, S. Chamorro, K. Artola eta F. Maya. Eserita M. Sáa, J. Robles, R. Vázquez, K. Marozzi, N. Balzola, M. Ithurriague, R. Marin, F. Zabalza eta G. Aguirre

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Joan den asteburuan Argentinako hainbat euskal etxetako 19 musikari elkartu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean FEVAk eta euskal etxe mardelplatatarrak berak deiturik, izan ere Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionalaren errepertorioa diseinatzen hasteko. Entseguez eta elkarrekin solastu eta jotzeko zenbait jarduera luzeez gain, bildutako musikari taldeak ikuskizun bat eskaini zuen jendaurrean, hiriko antzerki areto batean.

Ostiralean, ongi etorri hitzak jaso zituzten Denak Baten egindako Musikarien Lehenengo Topaketa Nazionalera, Asier Iriberri Plazaola FEVAko lehendakariordeak eta Gustavo Elichiribehety Euskal Etxeko lehendakariak emanik. Giro atseginean, musikariek euskal etxeko kideekin partekatu zuten euren artea eta Beti Alai, bertako dantza taldearen entsegu batean parte hartu zuten.


Elkarrekin elkarrekin kantari eta jotzaile. Hona 'Ikusi mendizaleak'

Larunbatean, Osvaldo Soriano Kultur Etxeko B aretoa bete zen, ikusle gehienak euskal komunitateko lagunak. Txalo zaparrada ederra jaso zuten topaketan parte hartutako musikariek osatutako taldeak, baita danborradak eta Beti Alaik ere. Ekitaldian aurkezle, bertako euskal etxeko bazkide den Juan Miguel Idiazabal olerkaria. “Asko baloratzen dugu FEVAk topaketa hauek bultzatzea". "Eta, emanaldiari dagokionez, oso ondo atera da, biribila!”, laburbildu dio bere aldetik EuskalKultura.eus-i Gustavo Elichiribehety Denak Bateko lehendakariak.

Topaketan parte hartu zuten musikarien zerrenda eta ordezkatzen duten erakundea:

- José María Gutiérrez, Laurak Bat (Buenos Aires)
- Santiago Chamorro, Gerora (Córdoba)
- José Noé Fernández, Gerora (Córdoba)
- Keila Marozzi, Gerora (Córdoba)
- Fernando Zabalza, Gerora (Córdoba)
- Mariana Branca, Euzko Etxea (La Plata)
- Fabián Eduardo Maya, Anaitasuna (Maipú)
- Julian Robles, Anaitasuna (Maipú)
- Mercedes Ithurriague, Anaitasuna (Maipú)
- Unai Nicolás Hernández Minaberry, Gure Etxea (Tandil)
- Paula Eva Marcus, Loretako Euskaldunak (Las Flores)
- Juan Manuel Hiriart, Denak Bat (Mar del Plata)
- Martina Saa, Denak Bat (Mar del Plata)
- Aitor Hormaechea, Denak Bat (Mar del Plata)
- Nerea Balzola Aguilera, Denak Bat (Mar del Plata)
- Kattin Artola, Denak Bat (Mar del Plata)
- Renzo Marin, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Rubén Vázquez, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Germán Aguirre Pucheta, Euzkal Etxea (San Nicolás)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia