euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Geroa Bai Argentina’ taldeko bi kidek Nafarroa bisitatu dute eta koalizioko eta Gobernuko ordezkariekin bildu dira

2016/11/09

Fernando Lizarbek eta Alejo Contik Geroa Bai Argentina delako ekimena aurkeztu zuten Iruñeko Geroa Bai-ren egoitzan
Fernando Lizarbek eta Alejo Contik Geroa Bai Argentina delako ekimena aurkeztu zuten Iruñeko Geroa Bai-ren egoitzan

PUBLIZITATEA

‘Geroa Bai Argentina’ko kide diren Fernando Lizarbe eta Alejo Conti rosariotarrek lau eguneko bira egin zuten Nafarroan. Bisitaren baitan Geroa Bai Koalizioko ordezkariekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko mandatariekin elkartu ziren argentinarrak, tartean Uxue Barkos lehendakariarekin. ‘Geroa Bai Argentina’ ekimenari buruzko hitzaldi bat ere eman zuten Lizarbek eta Contik eta Nafarroa Oinez jaialdian hartu zuten parte.

Rosario, Argentina. ‘Geroa Bai Argentina’ taldeko kideen bira Iruñean hasi zen, urriaren 13an, Geroa Bai koalizioko kideek Gobernuko ordezkariekin bilduz, tartean Uxue Barkosek gobuenuburuarekin, Nafarroako Parlamentuan eskainitako bazkari batekin. Elkarretaratze hau bilera zerrenda luze baten hasiera baino ez zen izan. Egun berean ‘Zer da Geroa Bai Argentina’ izenburuko hitzaldia eman zuten rosariotarrek Geroa Bai-ren egoitza nagusian. Hitzaldian ekimena Argentinan zertan dantzan, orain arte egindako ekintzak eta politikaren arloan proiektuak daukan garrantzia azaldu zuten Lizarbek eta Contik. “Elkarrizketa polita izan genuen publikoarekin; diasporan politika nola egin eta Nafarroa eta diasporaren arteko laguntza nola bultzatu ere komentatu genuen”, jakinarazi dio EuskalKultura.com-i Lizarbek.

Bilkura programarekin jarraituz, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejerorekin eta Kabineteburu Mikel Etxegarairekin elkartu ziren argentinarrak honako bi puntu hauetan sakontzeko: Nafar Diasporan Nafarroako Gobernuaren presentzia nola indartu eta Argentinarren destino turistikoen artean Nafarroa sartzeko aukera.

Estella-Lizarra eta Biana

Bidaiaren hirugarren egunean, Lizarbe eta Conti Lizarrara bertaratu ziren Manuel de Irujo izen handiko politikariaren jaiotetxea ezagutzeko. Birari amaiera emateko, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko irakasle diren Lizarbek eta Contik Nafarroa Oinez jaialdian hartu zuten parte urriaren 16an.

Bilera bakoitzean, ‘Geroa Bai Argentina’ proiektuaren xehetasunak azaldu zituzten argentinarrek, diasporaren zeregina goraipatuz eta “Geroa Bai koalizioaren lana Nafarroan eta batez ere kanpoan sendotzeko asmoz”, azaldu du Lizarbek. Rosarion euskararen garapenari buruz ere jakinarazi zieten irakasleek mandatari europarrei. “Bidaia bukatuta, esker beroak luzatu nahi dizkiegu hartu gintuzten guztiei, batez ere izan zuten entzuteko jarreragatik”. Bidaiaren informazio gehiago, Geroa Bai Argentina blogean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia