euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Buenos Airesen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak eratutako Euskal Sukaldaritza Astea

2016/05/09

Argentinako Euskal Sukaldaritza Astearen lehenengo edizioaren logoa
Argentinako Euskal Sukaldaritza Astearen lehenengo edizioaren logoa

PUBLIZITATEA

Hirian atzo egindako 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdiaren oihartzunak oraindik airean, gaur astelehenetik aurrera funtzioaren bigarren atala. Euskal Sukaldaritzaren lehenengo Astea maiatzaren 9tik 15era garatuko da, Argentinako zenbait hiritako chef eta jatetxe ospetsuak partaide. Astean zehar hiru urratseko (platereko) menuak eskainiko dituzte hainbat jatetxek, prezio egokituan eta euskal giro barnean.

 

Buenos Aires, Argentina. Erakunde euskal-argentinarren arteko harremanak bultzatzea eta egitasmo berriak sustatzea helburu duen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak lehenengo Euskal Sukaldaritza Astea antolatu du Buenos Aires eta beste zenbait hiri eta herritan, Argentinan zehar dauden euskal jatetxeen lana jendaurrera ekarri eta agerian uzteko.  

Astea gaur bertan hasiko da –‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdia bukatuta– eta datorren igandera arte luzatuko da, proposamenarekin bat egin duten izen handiko honako jatetxe hauek protagonista. Segidan, jatetxe bakoitzaren hiru urratseko menuak, Euskal Sukaldaritza lehenengo Astearen prezioarekin (edariak aparte):

ZAZPIAK BAT jatetxea (Rosario)
-Sarrera, tortila pintxoa, arrain pintxoa eta urdaiazpiko kroketa saltsa bizkaitarrarekin
-Plater nagusia, txibi betea tintan, arroza eta tipula krokantearekin
-Postrea, sagar tarta eta izozkia
Prezioa, $249
Helbidea, Entre Rios 261, Rosario. Erreserbak 0341–4403780 telefonora. Jatetxearen ordutegia: astearte, asteazken eta ostegunetan, 20:30etatik 24:00etara. Ostiral eta larunbatetan, 20:30etatik goizeko ordu 1era. Igandetan, eguerdiko 12etatik 15etara. Informazio gehiago: www.restaurantevasco.com.ar
BURZAKO Restoran & Tapas jatetxea (Temperley)
-Sarrera: a) bakailao brandana, piper, oliba, almendra eta tipulinarekin; edo b) onddoak otarrainxka eta lekekin
-Plater nagusia: a) orein erregosia patata purearekin; edo b) eguneko arrantza baratxuri, pipermin eta patatekin
-Postrea, a) Tolosako goxoak; edo b) irasagar-gozokia gazta eta intxaurrekin + patxaran txupitoa
Prezioa, $330 (‘Euskal Sukaldaritza Astea’ aipatuz gero, %15eko beherapena egingo zaio bezeroari)
Helbidea, Suarez 88, Temperley. Erreserbak, 4244-8467 telefonora. Ordutegia, ostegun eta ostiraletan, 20:30etatik 00:30etara; larunbatetan, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara eta 20:30etatik 00:30etara; eta igandetan, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara.
NH Collection Jatetxea (I) (Buenos Aires)
-Sarrera, txipiroi beteak xingar eta onddoekin
-Plater nagusia, bakailaoa Bizkaiko erara arroz olatarekin
-Postrea, ‘Muxu goxoa’
Prezioa: $240
Helbidea, Córdoba 405, Buenos Aires.Erreserbak: +54 11 5776 6464 edo +54 11 4131 6464 telefonoetan edo nhcollectionlancaster@nh-hotels.com helbidean. Ordutegia: ostegun eta ostiraletan, 20:30etatik 00:30etara; larunbatetan, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara eta 20:30etatik 00:30etara; eta igandetan, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara
NH Collection Jatetxea (II) (Buenos Aires)
-Sarrera, porrusalda
-Plater nagusia, legatza saltsa berdean
-Postrea, Bizkotxa (Euskal pastela)
Prezioa: $240
Helbidea, Corrientes 240, Buenos Aires. Erreserbak, +54 11 5776 6464 edo +54 11 43216750 telefonoetan, edo nhcollectionjousten@nh-hotels.com helbidean
Taberna Baska jatetxea (Bahia Blanca)
-Sarrera, ogi integrala oliba olioarekin eta entsaladilla (urdaiazpikoa, izokina, saltsa berdea, ‘brie’ gazta eta ernamuinak)
-Plater nagusia, bakailao norvegiar espinaka, tomate lehorra eta oliba beltzekin, baratxuri purea eta albaka
-Postrea, pantxineta laranja kremarekin, almendra krokantearekin
Prezioa: $350
Helbidea: Lavalle 284, Bahia Blanca. Ordutegia, astelehenetik larunbatera, 20:30etatik 00:30etara.
Haritza Restoran, Denak Bat Euskal Etxeko Jatetxea (Temperley)
-Sarrera, txistorra piper erreekin eta arrautza frijituarekin
-Plater nagusia, a) marmitakoa edo b) antxoa euskal erara
-postrea, Goxua + ardo kopa eta kafea
Prezioa: $350
Helbidea: Juan Manuel Fernandez 130, Temperley. Erreserbak, 4244-8481 edo 3972-0358 telefonoetan edo contacto@haritzarestoran.com helbidean. Ordutegia, asteazkenetik larunbatera, 20:30etatik, 24:00etara. Igandetan, 12:00etatik 15:00etara.
Euskal Etxeko Cantina (Necochea)
Sarrera, legatz kokotxak saltsa berdean
Plater nagusia, a) abadira Bizkaiko erara edo b) atuntxiki marmitakoa
Postrea, a) Goxua edo b) Intxaursaltsa
Prezioa: $200
Helbidea, 58. etorbidea eta 65. Kalea, Necochea. 
Sagardi (Buenos Aires)
Sarrera, a) 4 pintxo (hotzak eta epelak), b) izokina tipula-ozpin olioarekin, c) Tomaquet ogia urdaiazpikoarekin, d) tortila txistorrarekin, e) otarrainxka hirugiharrarekin, edo f) perretxiko edo urdaiazpiko kroketa
Plater nagusia: behi masaila malbec erara, patata purearekin
Postrea, euskal tarta izozkiarekin
Prezioa: $390
Helbidea, Humberto Primo 319, Buenos Aires. Erreserbak, +54 11 43612538 telefonoan edo reservas@sagardi.com.ar helbidean

Euskal etxeek ere izan dute Euskal Sukaldaritza Astean parte hartzeko aukera. Honela, Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak maiatzaren 13an egingo du taska bat, gaueko 9:30etan, eta honako menu honekin: sarrera, pintxoak; plater nagusia, dilistak txorizoarekin; postrea, arroz-esnea. Helbidea, 9 de julio 835 Pergamino.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia