euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez zazu galdu bihar euskal koru musikan giltzarri den Javier Bustoren online saioa, Cordobako Gure Txokoa antolatzaile!

2020/06/10

Javier Bustoren hitzaldia
Javier Bustoren hitzaldia

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Luxu hutsa da, plazera beti, honako mailako sortzaile bati entzutea. Cordoba hiriko Gure Txokoa EEa antolatzaile, Javier Busto musikagile eta abesbatza maisuak hitzaldia eskainiko bihar sarean. Gure Txokoako lehendakari Alejo Martinen azalpenetan, “COVID-19 dela eta ezin izan dugu aurten gure ohiko Abesbatzen Topaketa egin, baina musika koralarekin lotura duen zerbait egin nahi genuenez, kontaktuan jarri ginen Javier Bustorekin eta, zorionez, berehala erantzun zigun baietz”.

Euskal Herriko, Espainiako Europako musika koralaz mintzatuko da Busto. Gogora dezagun Javier Busto (Hondarribia, Gipuzkoa 1949) euskal koru musika garaikideko erreferente handia dela eta bere konposizioak bost kontinenteetako abesbatzek kantatzen dituztela gaur egun. Argentina behin baino gehiagotan bisitatu du, ikastaro-emaile eta zuzendari gisa, Lagun Onak-ek gonbidatuta, eta 2016an Chubut probintziak antolatutako ‘Madryd Canto’ jaialdian ere parte hartu zuela.

Hitzaldia bihar osteguna izango da, ekainak 11, arratsaldeko 7etan (Argentinako ordutegian, arratsaldeko 3retan Kaliforniako orduan, eta gauerdiko 12ak direla EHan). Lekuak mugatuak dira eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea corodelseminariolibertador@gmail.com helbidera idatziz, emailaren gaian ‘Charla Abierta’ ezarrita. Interesa baduzu, ez zazu gehiegi itxaron eta eman izena lehenbailehen!

Hitzorduaren ostean, grabaketa Teatro del Libertador San Martin-en Facebookera igoko dute, zuzenean entzuteko aukera izan ez duetenek ere ikus/entzun dezaten.

Ekimenak ADICORA-Argentinako Abesbatza Zuzendarien Elkartearen babesa du. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia