euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak 2021eko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdia eta, Perun, euskal etxe berri bat onartu du, Liman

2021/07/27

"Limako Arantzazu Euskal Etxea", euskaldunek Latinoamerika osoan sortutako Arantzazuko Andra Mariaren kofradia eta ermandade historikoen ondoko eta lekuko-hartzaile aurkezten da
"Limako Arantzazu Euskal Etxea", euskaldunek Latinoamerika osoan sortutako Arantzazuko Andra Mariaren kofradia eta ermandade historikoen ondoko eta lekuko-hartzaile aurkezten da

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak 2021eko Euskal Etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdia onartu du gaur goizean. Orotara 902.305 euroko diru-kopurua banatuko duen deialdia izango da, aurreko urteetako kopuru eta kapitulu-banaketa bera. Euskal etxeen atal berari dagokionez, Gobernu-Kontseiluak "Limako Arantzazu Euskal Etxea - Lima Basque Center" elkartea onartu du euskal etxe berritzat.

Aurtengo dirulaguntza deialdi orokorrari dagokionez, gogora dezagun onartu den 902.305 euroko diru-kopurutik 782.305 euro IV kapitulura doazela (ohiko gastuak eta jarduerak antolatzekoak) eta gainerako 120.000 euroak VII. kapitulura (Azpiegitura eta ekipamendu gastuak) bideratuko direla.

Gogora dezagun baita ere, gaur onartutako neurriak EHAA-BOPV buletinean argitaratzen direnean ofizialduko direla eta, beraz, buletinean argitaratu ondoko egunean hasiko dela aurrera egiten deialdian parte hartzeko paper, eskabide eta dokumentuak entregatzeko hilabeteko ohiko epea.

Limako Arantzazu Euzko Etxea

Kontseiluak, bestalde, “Limako Arantzazu Euzko Etxea-Lima Basque Center” euskal etxe berria onartzea erabaki du. Honekin lau dira Perun ofizialki onarpena daukaten euskal etxeak: Limako Euskal Etxea, Cuscoaldeko Urubamban egoitza duen "Asociación Civil Cultural Virgen del Juncal", Trujilloko Euskal Etxea eta gaur legeztatutako "Limako Arantzazu Euzko Etxea-Lima Basque Center".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia