euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak "Ei Gazte!" logo lehiaketa deitu du; Diasporako gazteek ere parte hartu ahal izango dute

2008/02/13

Eusko Ikaskuntzaren logoa
Eusko Ikaskuntzaren logoa

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak "Ei Gazte!" lehiaketa jarri du abian, erakundeko Gazteria Sailaren logoa diseinatzeko. Logo hori gazte arloko informazioa zabalpenean erabiliko da, batez ere dokumentu ofizialen bidez eta web orriaren bidez. Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko gazteez gain, Diasporako lagunek ere parte hartu ahal izango dute ekintza honetan. Saria 1.500 eurokoa izango da eta maiatzaren 15ean amaituko da lanak bidaltzeko epea.
Euskal Herriko zein diasporako 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat antolatutako logo lehiaketa da "Ei Gazte!". Eusko Ikaskuntzak erakundeko Gazteria Sailaren logoa diseinatzeko gonbitea luzatzen die parte hartzaileei. Ondoren logo hori erakundeak gazte arloan zabaltzen duen informazioab informazioan erabiliko dute. Eusko Ikaskuntza izango da sarituriko logotipoaren jabe bakarra eta askatasun osoa izango du sarituriko logotipoa osorik edo zati batez erabiltzeko edo aldatzeko, beharrezko iritziz gero.

Lanak onartzeko epea maiatzaren 15ean amaituko da. Parte hartzaileek DIN-A4 neurriko gutun azal zuri batean entregatu beharko dute, etiketan 'Logotipo Lehiaketa "Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila' idatzita. Lanak posta bidez bidaliko dira, edo elkartearen egoitzan bertan eskura eman, honoko helbidean: Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos (Gazteria Saila), Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20.007 - Donostia.

Entregatu beharreko materialari dagokionez, antolatzaileek lanak DIN-A4 edo DIN-A3 neurrian entregatzea eskatzen dute. Logotipo bereizia, koloretako bertsioa eta zuri-beltzeko bertsioa bidali beharko dira, kalitate handiko inpresioan eta hiru tamainetan (2x2 cm, 5x5 cm eta 10x10 cm). Formatu digital eskalagarrian egin behar dira lanak (Freehand). Lehikaetaren oinarriak eta azalpenak, hemen.


Lotura interesgarriak

Eusko Ikaskuntzaren webgunea
www.eusko-ikaskuntza.org

Durangoko Azokarako kartel lehiaketa
2007ko maiatzaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Igotz Ziarreta, Durangoko Azokako kartel lehiaketaren irabazle
2007ko urriaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia