euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Eusko Challenge’ erronkaz eta mundu osoan egingo diren ekitaldiez ospatuko da gaur Euskal Diasporaren Eguna

2021/09/08

Gaur ospatuko da Euskal Diasporaren Eguna
Gaur ospatuko da Euskal Diasporaren Eguna

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak bultzaturik gaur ospatuko da mundu osoan Euskal Diasporaren Egunaren laugarren edizioa. Gasteizen antolatuko den zeremonia ofizialaz gain (informazioa hemen) ospatzeko beste bi modalitate ikusiko ditugu gaur eta datozen egunotan. Alde batetik elkarte ugarik #EuskoChallenge erronkarekin egin dute bat eta hashtag horrekin Diasporaren Eguna nola bizitzen duten adieraziko dute sareetan.

Bestalde, herrialde askotan pandemia arintzen ari da azken bolada honetan eta horrek aurrez aurreko topaketak egiteko aukera ematen die euskal etxeei. Hala egitea posibñe izan den kasuetan elkarte askok modalitate hau aukeratu dute Diasporaren Egunarekin bat egiteko, eta kasu batean baino gehiagotan honakoa aurrez aurreko lehenengo ekintza izango da hilabetetan. Zoritxarrez, oraindik ere hiri batzuetan hori ez da posible eta kasu hauetan on line izan da hautatutako bidea.

Hona gaur eta datozen egunotan egingo diren hitzorduetako batzuen zerrenda. Zaila da guztiak biltzea, horregatik, zure euskal etxearena ez badago, informazioa pasa ahal diguzu mail honetara.

Gaur, irailaren 8an egingo diren ospakizunak:

Alemania

-Berlingo Euskal Etxeak Irati Elorrietaren “Neguko argiak” liburuaren pasarte batzuen irakurketa antolatu du. Irakurketa euskaraz eta alemanez izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera, Mediengalerie-n, Dudenstr. 10, Berlin-Kreuzberg (U6- Platz der Luftbrücke).

Argentina

-Buenos Airesko Eusketxek Euskal Diasporari buruzko Gogoeta-gune birtuala antolatu du, arratsaldeko 7etan, Zoom bidez. Bileraren ID: 641 434 7246. Sartzeko kodea: 607337. Informazioa, hemen.
-Magdalenako Ongi Etorrik argazki eta liburu erakusketa antolatu du. Ekintzan teilak eta kafea eskainiko zaizkio publikoari, eta bukatzeko euskal dantzak. Hitzordua goizeko 11etan da, herriko enparantza nagusian.

Espainia

-Madrilgo Euskal Etxeak arratsaldeko 7:30etan irekiko ditu bere ateak ospatzeko. Dantzak, musika, literatura, kanta tradizionalak eta beste hainbat sorpresa eskainiko dituzte. Informazioa, hemen.

Estatu Batuak

-Boiseko Estatu Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketa Programak ‘Diasporaren Eguna Mintzagai’ delako topaketa birtuala antolatu du hemezortzi euskal erakunderen bozeramaile eta hamabi ikertzaile partaide. Hitzordua goizeko 8etan izango da (Boiseko ordua, 12etan Buenos Airesen, arratsaldeko 4etan Euskal Herrian), Zoom bidez. Bileraren IDa: 982 4599 9796.
-Reno-ko William A. Douglass Euskal Ikasketen Zentroak eta bere Aholku Batzordeak Euskal Artzainaren Estatuaren birkokapena ospatzeko gonbitea luzatu dute. Rose eta John Ascuaga zirenek agindu zuten Sparkseko Nugget Casino-Resort-erako orain Nevadako Unibertsitateak dohaintzan hartua eta Unibertsitatean bertan kokatua. Arratsaldeko 4etan, Mathewson-IGT ezagutza-zentroaren aurrean. Bertaratzea baieztatzeko, hemen.
-Utah-ko Euskal Etxeak Bohemian garagardotegian ospatuko du arratsaldeko 6etatik aurrera.

Euskadi

-Etxepare Euskal Institutuak, Elkano Fundazioak, Iberoamerikako Estatuen Erakundeak (OEI) eta Euskadiren Argentinako Ordezkaritzak ozeanoan zeharreko ‘Elkano esperientzia’ proiektua jarri dute abian. Alde batetik, ´Munduari lehen itzulia´ ibilbide birtuala izango da, 10 galderatan oinarrituko dena XVI. mendera itzultzeko, eta bihartik aurrera esteka honetan bisitatu ahal izango dena; bestetik, irailaren 16an ‘500 urte: kontzientzia planetarioaren eraikuntza’ elkarrizketa birtuala egingo dute, lau aditu partaide. Informazio osoa, hemen.

Peru

-Limako Euskal Etxeak on line ospatuko du bere bazkideekin programa honekin: Diasporaren Egunari buruzko mezua, euskara klase magistrala, euskal dantzak, diasporari buruzko bideo bat, sukaldaritza klasea eta bazkaria.

Irailaren 8tik aurrerako hitzorduak:

-La Platako Euzko Etxea, Matxin Burdin Liburutegiarekin batera, zine ekitaldi batera gonbidatzen du. "4 latas" filmari buruzko aktibitatea Carlos Gabilondok bideratuko du. Hitzordua irailaren 9an da, arratsaldeko 5etan. Parte hartzeko informazioa, hemen. Geroago, irailaren 18an, eguerdiko 12etan, Gernikako haritzaren kimu bat landatuko dute Euskal Etxearen kalean eta ordu 1ean Diasporaren Eguneko bazkaria egingo dute. Irailean ‘Eguzki’ aldizkariaren 15. zenbakia kaleratuko dute.
-Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek Montxo Armendariz-en Tasio filma ikustera eta horren inguruko mintegi birtual batean parte hartzera gonbidatzen du. Mintegia irailaren 10ean izango da, arratsaldeko 7etan. Euskal Herritik, Patxi Bisquert-ek hartuko du parte. 
-Saltoko Euskaldunen Taldeak irailaren 10ean ospatuko du, iluntzeko 8etatik aurrera, bere egoitzan. Alberto Irigoyen Artetxe adituak "Gernika en Uruguay - origen y pervivencia de un símbolo ancestral" hitzaldia eskainiko du; “Baskos33” futbol taldea aurkeztuko du Euskal Etxeak eta omenaldia egingo dio Euskal Selekzioari. Musika eta gastronomia Euskal Tabernaren esku.
-Bruselako Euskal Etxeak irailaren 11an ospatuko du, iluntzeko 7etatik aurrera. Itxaso Muroren ‘El agua te lo dira’ eleberria aurkeztuko dute eta afaria partekatuko dute bildutakoek Casa Miguel-en (Place des Gueux, 2, 1000 Bruxelles).
-Pergaminoko Lagun Onak-ek sareetan ospatuko du irailaren 11an. Egun berean janari salmenta egingo du. Informazioa, hemen.
-Paueko Lagunt eta Maita Elkarteak irailaren 11an egingo du ospakizuna goizeko 11etatik arratsaldeko 5etara, Paueko Pilotalekuan (458 Boulevard du Cami Salié). Osasun pasea beharrezkoa da bertaratzeko.
-New England Basque Clubek Dolphin 's Cove Restaurant-en (421 Seaview Ave) ospatuko du Euskal Diasporaren Eguna, Marinelen Egunarekin batera, irailaren 11an, eguerdiko ordu 1etik arratsaldeko 6etara. Informazioa, hemen.
-Viña del Mar-Valparaísoko Euzko Etxeak elkarretaratze birtuala egingo du irailaren 12an, arratsaldeko 4etan. Informazio gehiago, hemen.
-Cañuelasko Denak Bat-ek Cesar Arrondoren hitzaldi birtualera gonbidatzen du. Euskal Etxeak bere buletina aurkeztuko du eta hiriko Roberto Herrera Lizarralderi buruzko hitzaldi bat eskainiko du. Ekintza irailaren 17an izango da. Programa osoa, hemen.
-Londresen, irailaren 18an izango da ospakizuna, Sagardi euskal jatetxean. Bazkaria eguerdi ondoko ordu 1ean izango da eta azken izen ematea hiru egun lehenago izango da eventslondonbasque@gmail.com helbidera. Informazio gehiago, hemen.
-Saladilloko Itxaropen janari salmenta egingo du ospatzeko. Data irailaren 19a da eta menua, arroza txibiekin. Informazioa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia