euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskarAbenturak atzeratzea erabaki du oraingoz hilabetez 2020eko edizioa eta abuztuaren 1etik 31era egitea

2020/04/07

EuskarAbenturak aukera ematen die 120 gazte euskalduneri --batzuk Diasporakoak-- EH oinez zeharkaku eta ezagutzeko
EuskarAbenturak aukera ematen die 120 gazte euskalduneri --batzuk Diasporakoak-- EH oinez zeharkaku eta ezagutzeko

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Oraingoz atzeratu besterik ez dutela egin, esan dute, eta uztailaren 1etik 31era gauzatu ordez, abuztura pasatu dutela. EuskarAbentura egitasmoa 2018an hasi zenetik udaro 120 gazte euskaldunek --tartean Diasporako batzuk ere-- osatutako espedizio batek Euskal Herria oinez zeharkatzen du uztailean, Maulen hasiz eta Getxon amaituz. Baina Covid-19aren pandemiak kolokan ipini du 2020ko edizioa. Antolatzaileek, baina, ez dute oraingoz bertan behera utzi eta gauzak nola garatzen diren hobeto jakin arte ez dutela azken erabakirik hartuko esan dute.


EuskarAbentuira 2020ko sustapen bideoa

Aurtengo edizioko gazte hautatuen zerrenda apirilaren 15ean adieraziko zutela iragarri zuten, baina hau ere maiatzera atzeratzea erabaki dute. 

Azken "erabakia momentu horretan indarrean dauden neurri eta aholkuen araberakoa" izango dela zabaldu du EuskarAbenturak eta "maiatzaren 31n, hautatuen zerrenda eta informazio gehiago" emango dutela.



Komentarioak

  • Guzia beheititzen

    Guzia ari dira egunotan bertan behera uzten Koronabirusaren karietara, agian EuskarAbentura egin ahal izanen da, beti neurri egokiak harturik eta irriskurik gabe. Nere sostengu guzia !!!

    Mirentxu (Baiona, Lapurdi), 2020/04/07 23:07

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia