euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara klaseak hasiko dituzte Misionesko Unibertsitatean, Euskal Etxearen eta ikastegiaren arteko akordioaren baitan

2019/05/08

Euskara klaseak Misionesko Unibertsitate Nazionalean
Euskara klaseak Misionesko Unibertsitate Nazionalean

PUBLIZITATEA

Posadas, Argentina. Gramatika eta hizkuntza ez ezik, euskal kultura ere irakatsiko dute, beti ere ikasleek ahalik eta ezagutza zabalena izan dezaten euskal kulturaz. Bi talde sortuko dira, hasi berriena eta oinarrizko maila daukatenena. Irakaslea, Euskal Jatorri Euskal Etxeko kide Maria Silvia Soloaga izango da, hirian ikasle dauden Euskal Herriko bi euskaldun laguntzaile. Misionesko Unibertsitate Nazionalaren kultur eskaintzaren parte, klaseak astelehenero emango dira, 14:00etatik 16:00etara, eta abendura arte luzatuko dira, 54 klase ordu bete arte.

Ostiral honetan bertan, hitzordua finkatu du Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak klaseak aurkeztu eta sustatzeko, arratsaldeko 4etan, Posadasko Liburutegi Herrikoian.

Izena ematea zabalik dago eta unam.rieir@gmail.com helbidean egin daiteke. Eskolak musutruk izango dira Unibertsitateko eta Euskal Etxeko kideentzat eta kanpoko jendeak 100 peso ordaindu beharko du hilean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia