euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasi nahi Valentzian? Laurak Bat Euskal Etxeko 2021-2022 ikasturterako matrikulazioa zabalik dago

2021/09/20

Valentziako Euskal Etxea irrikitan dago euskara eskolei eta bere ohiko gainerako proposamenei gogor ekiteko
Valentziako Euskal Etxea irrikitan dago euskara eskolei eta bere ohiko gainerako proposamenei gogor ekiteko

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak 2021-2022 ikasturterako euskara klaseen eskaintzari eutsi dio eta zabalik dauka bere egoitzan garatzen dituen eskolen izen-emate epea. Eskolak urriaren hasieran abiatuko dira, eta ekainean amaituko. Webgunean eskuragai dauzka maila eta talde bakoitzaren ordutegiak. Interesa baduzu, aski da beherako adierazitako bideak erabiliz kontaktatzea.

Euskal Etxearen proposamena eskola gehienak presentzialak izatea da, gehienez 10 lagun talde bakoitzean. Hala ere, hala nahi duen ikasleak ikastaro guztiak online jarraitzeko aukera izango du. Azken urteotan 70-80 ikasle izan ditu urtero, 7 bat taldetan banatuta. Arian metodoa erabiltzen dute, eta urtero aurretik ikastaroak egin dituztenentzako taldeez gain hasierako talde berriak ere irekitzen dituzte.

Azken bi urteak konplikatuak izan direla aitortuta, Laurak Bateko kideak baikor agertu zaizkio Euskalkultura.eus-i, baitetsiz kurtso berriarekin batera, osasun neurri guztiak bermatuz, ohiko jarduerak berreskuratzeari ekingo diotela. Berehala Euskal Zine Foruma abiatuko dute, urtero Durangoko Azokara antolatzen duten bidaia hasiko dira prestatzen eta gauza bera, esaterako, pintxo lehiaketarekin eta "Menditour", herriko mendizale elkarte batekin batera egiten duten eskaintzarekin. "Ohiko ospakizunak egiteko irrika bizian gaude, Euskararen Eguna, Danborrada afaria, Santa Ageda, Korrika, San Fermin..."

Euskara ikastaroetan parte hartzeko bete formularioa hemen.

Informazio gehiago 609 949 961 telefonoan. Emailez, cvasconavarro@yahoo.es helbidera idatziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia