euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.eus-ek bat egiten du euskal kulturako 1.000 jende baino gehiagok deitu duten bi eguneko grebarekin

2020/04/21

Gogoetarako deia egiten dute Euskal Herriko milatik gora sortzaile eta kurturgilek, gaur eta bihar geldialdi digitala antolaturik
Gogoetarako deia egiten dute Euskal Herriko milatik gora sortzaile eta kurturgilek, gaur eta bihar geldialdi digitala antolaturik

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.eus-ek bat egingo du euskal kulturako mila jendetik gora deitu duten bi eguneko grebarekin eta gaur eguerditik etzi eguerdira arte ez du buletina aterako ezta testurik argitaratuko ere, ondoren bere ohiko konpromisoari eusten segitzeko. Greba deia euskal kulturako 800 eragile baino gehiagok egin dute, sektore honen prekarietatea areagotu eta hainbat programa bertan behera geratuta Koronabirusak eragindako egoeraren karietara. EuskalKultura.eus-ek ere ez du bi egun hauetan edukirik partekatuko, eta bat egiten du antolatzaileek premiazko neurriak hartzearen alde eta kultur ereduari buruz gogoeta egiteko egindako deiarekin.

Beste hainbatek bezala, EuskalKultura.eus-ek, konfinamenduen eta egungo krisiaren aurrean, aregotu egin du bere ahalegina Diasporako publikoari eskura dituen ahalekin hobekien zerbitzatu eta mundu zabaleko euskal komunitate eta etxeetan ere gertatzen ari den egoerari behar bezala erantzuteko, aurretik bizi zuen prekarietatea are areagotua badago ere bizi dugun krisialdiaren karietara.

Idazkia sinatu dutenen artean idazleak daude, baita musikariak ere, aktoreak, ekoizleak eta euskal kultur sustatzaileak, hala nola Fermin Muguruza, Jon Maya, Itziar Ituño, Anari, Edorta Jimenez, Aiko Taldea, Haizea Barcenilla, Aguxtin Alkhat, Eneritz Furyak, Asel Luzarraga, Eñaut Elorrieta, Edurne Koch, Gari Otamendi, Bertha Gaztelumendi, Gatibu, Gontzal Mendibil, Izaro, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Pello Reparaz, Danele Sarriugarte, Oier Araolaza, Nahia Zubeldia, Hasier Oleaga, Deabru Beltzak, Hortzmuga, "Pirritx, Porrotx eta Marimotots", Iñaki Salvador, Jasone Osoro, Joseba Irazoki, Josu Zabala (Hertzainak), Estitxu Pinatxo, Edu Muruamendiaraz, Mikel Markez, Juantxo Zeberio, Mikel Urdangarin, Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Et Inkarnatus orkestra, Oskorri, Garazi Ansa, Petti, Rafa Rueda, Ramon Agirre, Ramón Barea, Idurre Eskisabel, Ruper Ordorika, Dorleta Urretabizkaia, Ttanttaka, Pantxix Bidart, Eider Rodriguez, Xabi Solano (Esne Beltza), beste askoren artean.

-Irakur hemen agiria
-Ikus hemen 1087 sinatzaileak



Komentarioak

  • Zuekin gaude

    Aukera ona da egiten duzuen lana eskertzeko, eskerrik asko bihotzez

    Xabier G. Agirre (Donostia), 2020/04/21 17:50

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia