euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en zozketa berria: Maral, Kalakan eta Xiberoko CDak eta "Becoming Basque" liburua

2016/01/27

PUBLIZITATEA

Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek eta gaur zabalduko da bertan parte hartzeko epea. Zozketagai, liburu bat eta CDak: liburua (ingelesez), "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore; CDetan, Maral   b_euskal argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa", 16 euskal kanta bilduta; Kalakan taldearen "b_aldeak"; eta CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edozein euskal dantza talderentzat. Parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez.

Donostia-San Sebastian. Zozketa berria ipini du abian gaurtik aurrera EuskalKultura.com-ek. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

  1. "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore, Boiseko euskal ondareaz
  2. Maral talde euskal argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa" CDa, 16 euskal kanta ezagunekin
  3. Kalakan taldearen "b_aldeak" CDa
  4. CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edozein euskal dantza talderentzat.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da otsailaren 26ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia