euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek proiektagailu bat zozketatuko du behar hori duten munduko euskal etxeen artean

2015/10/26

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu kanoi bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren izenak bildali beharko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, zerrenda horretako euskal etxeetako baten izena hautatuz emaila bidaliko digute. Zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.

Donostia-San Sebastian. Zozketatuko den proiektagailua Epson markakoa da, EH-TW550 modelokoa eta egokia da euskal etxe bateko aretoetan filmak emateko, bideo eta irudiak eskaintzeko, telebistara konektatzeko eta ikastaro, eskola eta emanaldietan behar izaten diren hainbat irudi eta ikusentzuteko pantailaratu edo horma zuri batean eskaintzeko. Ekimen honen helburua, oinarrizko tresna honen beharrean dauden euskal etxeetako beti aukera hori ematea da.

Hona proiektagailuaren ezaugarrietako batzuk:

-HD Ready 720 bereizmena dauka eta 3D irudiak proiekta ditzake
-5000:1ko kontrastea eta 3000 lumeneko diskdira dauka
-Tri-LCD teknologia eta bere lanparak 5000 orduko iraupena har dezake
-HDMI eta USB portua dauzka eta keystone teknologia dakar irudia proiekzio-azalerari egokitzeko
-2,6 kiloko pisua du eta eramateko poltsa egoki batekin dator

Zozketan parte hartzeko jarraipideak

1- Gaurtik hasita eta azaroaren 8ko 24:00ak bitartean (Euskal Herriko ordua) zozketan parte hartzeko interesa izan dezaketen euskal etxeek euren hautagaitza aurkeztu ahal izango dute, email bat bidaliz  info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, hona datuak gehituz

  • euskal etxearen izena, herria eta herrialdea
  • euskal etxeko konkatua den pertsona eta telefonoa
  • euskal etxearen planak eta beharrak: proiektagailuari emango dioten erabilera (irakurleek euren hautagaitzaren aldeko botoa eman dezaten)

2- Azaroaren 9an, astelehena, proiektagailua eskuratzeko euren hautagaitza aurkeztu duten euskal etxeen zerrenda argitaratuko dugu

3- Zerrenda argitartu ondoren eta azaroaren 21era arte, larunbata, Euskal Herriko 24:00etan, EuskalKultura.com-eko irakurleen bozkatu eta emaila bidali ahal izango dute zerrenda horretako euskal etxe baten alde eginez, info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, honako datuak barne:

  • euren izen-deiturak eta eurekin kontaktatzeko telefonoa
  • euren herri, probintzia/estatu eta herrialdea
  • proiektagailua ze euskal etxearentzat izan dadin nahi duten

4- Zozketarako partaidetza bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, eta email-helbide bakoitzeko (pertsona batek ezin izango du birritan bozkatu bi email-helbide diferentetatik; eta jende desberdinek ezin izango dute parte hartu email bera erabiliz)

5- Emaitza azaroaren 23an, astelehena argitaratuko du EuskalKultura.com-ek

6- Proiektagailua, zozketara irabazi duen pertsonaren izenean emango zaio euskal etxeari (ahal delarik pertsona horrek berak emango dio)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia