euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zonbi, momia eta banpiroak, Iturrioz eta Padin zuzendarien Z motako trilogian, larunbatean Buenos Airesen

2019/07/03

Z Klaseko Zinea, Euskaltzaleak-en
Z Klaseko Zinea, Euskaltzaleak-en

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Katihotsak ekoiztetxearen saga eskainiko du larunbatean, estreinekoz Argentinan, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendari dituen trilogia hau 2012ko Ataun Of The Dead filmarekin hasi zen. Bertan kontatzen da, aurreneko lehendakari ez-nazionalista Lehendakaritzara iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortuko dela eta bi zientifiko karlistaren saioa Zumalakarregi berpizten. Bigarren izenburua, Joxean´s Hil Eben da, 2014koa, eta honetan karlisten ‘plaga’ ikusita Par­tidu Nazionalista Banpiroak Agirre Lehendakaria berpiztea erabakitzen du. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka hasiko da. Hirugarren eta azkenean, 2019ko Napardeath filmean, ‘Zumalakarregi zonbia’ Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko.

Zuzendariek baimena eman diote Buenos Airesko Euskaltzaleak-i pelikulak proiektatzeko eta pozik iragarri dute hau izango dela Napardeath-en estreinaldia Amerikan. Euren lana euskaldunen irudikapen umoretsua baino ez dela adierazi dute Iturriozek eta Padinek: “Kokotaraino gaude estralurtarrak beti Central Park-en lurreratzen direla ikusteaz; horregatik erabaki genuen istorio horiek gurera ekartzea, geure errealitatera, gure pertsonaia historiko eta euskal iruditeriarekin. Hori guztia gure umorea galdu gabe eta euskaraz, noski, euskaraz imajinatu nahi dugulako geure burua”.

Trilogia Euskaltzaleak-en egoitzan proiektatuko da datorren larunbatean, arratsaldeko 6etatik aurrera, San Fermin eguneko ospakizun programa barruan. Film ertainetako bakoitzak 40 minutu inguru irauten du. Sarrera libre eta doan. Krispetak salgai.

Euskaltzaleak Facebooken dago, idiomavasco izenpean.

Hona Napardeath-en trailerra (2019):



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia