euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literaturari buruzko Irakurle Kluba abian jarri dute Bartzelonako liburutegietan

2015/10/05

Bartzelonako Irakurla Klubaren afitxa
Bartzelonako Irakurla Klubaren afitxa

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialak, UB eta UAB unibertsitateetako irakasleek, Euskal Etxeak eta HABE-k elkarlanean sustatuta, euskal literaturako Irakurle Kluba abian jarriko da Bartzelonan. Hilean behin bilduko da kluba, euskal literaturako lanei buruz solasteko., Parte hartzeko betebehar bakarra, Bartzelonako liburutegien sareko kide izatea.

Bartzelona, Katalunia. Irakurle Kluba sortu dute Bartzelonan Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialeko, UB eta UAB unibertsitateetako irakasleek, Euskal Etxeak eta HABE-k, elkarlanean. Klub honetan euskal idazleen lanak irakurriko dira, eta hilean behin kideak bildu eta horiei buruz hitz egingo dute.

Irakurleen nahi duten hizkuntzan irakurri ahalko dituzte liburuak, eta gero, bileran elkarrekin komentatu, Euskal Etxeko irakasleak, Jon Elordik, EuskalKultura.com-i azaldu dionez. "Liburuak euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez (itzulita badago; denek ez baitute itzulpen katalana) irakur litezke; baina saioak katalanez edo gaztelaniaz izango dira, euskaraz ez dakitenek parte hartu ahal izateko".

Irakurle Klubaren helburua "euskaraz sorturiko literatura munduratzea, Euskal Herritik kanpora ere ezagutaraztea" da, Elordiren esantean. "Euskaraz egiten dena literatura unibertsaleren barruan dagoela erakustea eta ondare horrekin gozatzea. Gure kasuan, ondare hori Bartzelonako hiriaren eskuetan, hiriko liburutegi publikoetan, egotea oso garrantzitsua da".

Kluba Bartzelonan bizi diren guztiei zuzendua dago eta edonork eman dezake izena. Bi baldintza bakarrik bete behar dira: Bartzelonako liburutegietako karneta eduki (dohainik da) eta asistentzia-konpromisoa. Aurreneko bilera urriaren 27an izango da, aurkezpen-saioa.

Izena emateko, jo Bartzelonako liburutegira (Comte d'Urgell, 145-147), deitu 93 453 98 81 telefonora edo bidali e-maila  b.barcelona.ac@diba.cat helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia