euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Juarez taldea, Benito Juarez herriko “Umeak mundu anitzaren alde" erakusketan partaide

2016/09/09

Benito Juarezeko Euskal Juarez taldeko partaidetza Immigrantearen Eguneko 2016ko ospakizunetan
Benito Juarezeko Euskal Juarez taldeko partaidetza Immigrantearen Eguneko 2016ko ospakizunetan

PUBLIZITATEA

Laugarren urtez jarraian ‘Euskal Juarez’ taldea euskal gizataldearen ordezkari izan da Immigrantearen Eguna ospatzeko Buenos Aires probintziako Benito Juarez hiriak antolatutako ekitaldietan. Euskal taldea protagonistetako bat izan zen programa barruan hiriko J. J. Bernal Torres Liburutegian antolatutako “Umeak mundu anitzaren alde” izeneko Erakusketa Estatikoan.

Benito Juarez, Argentina. Urtean zehar bestelako ekimen garrantzitsurik garatzen ez badu ere, iraila iritsitakoan prest egon ohi da beti Buenos Aires probintziako Benito Juarez-ko ‘Euskal Juarez’ taldea euskal presentzia bermatzeko Immigrantearen Egunaren inguruan egiten diren ekimenetan. Aurtengoan, J. J. Bernal Torres Liburutegiak gonbidaturik, pasa den larunbatean, irailaren 3an, Immigrantearen Egunaren bezpera kari inauguratu zen Kolektibitateen Erakusketa Estatikoan hartu zuen parte elkarteak.

Taldeko kide den Maria Elena Haedok EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “erakusketaren aurtengo leloa ‘Umeak mundu anitzaren alde’ izan da, eta ekimenaren helburua, haurren ohiturak denbora pasatu ahala nola aldatzen joan diren erakustea. Kari horretara, erakusketarako bildu genituen objektu gehienak haurtzaroarekin lotuta egon dira”.

Erakustaldia inauguratuta, hirian presentzia antolatua daukaren kolektibitateetako ordezkariek --esan nahi baita Argentina, Italia, Txile, Japonia, Grezia, Siria, Danimarka eta Euskal Herriko gizataldeetako lagunek-- elkarrekin bat eginez egin zuten topa, iraganari gero oparoa desiatuz.

Hildakoak gogoan

Ekintzen programarekin jarraituz, irailaren 5ean herriko kanposantuan bildu ziren gizataldeetako lagunak, hildako etorkinei omenaldia egitearren. Hitzordua Immigrantearen Monumentuaren inguruan izan zen eta bildutakoek lore eskaintza utzi zuten bertan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia