euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Jakintza blogak 2008ko EGA azterketak sarean jarri ditu, aurtengoetarako praktikatzeko

2009/02/11

Euskal Jakintza bloga osatzen duten gazte ordiziarrak
Euskal Jakintza bloga osatzen duten gazte ordiziarrak

PUBLIZITATEA

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek eta irakasleek orain dela urte batzuk sortu zuten Euskal Jakintza bloga eta bertatik elkarlanean informazio oso erabilgarria sareratu ohi dute. Oraingoan ordiziarrek 2008 urteko EGA azterketak jarri dituzte sarean, izan ere 34 egun baino ez da falta 2009ko azterketetarako eta --'laguntza guztia eskasa izan ohi denez', diote-- Euskal Jakintza blogean azterketak era automatikoan edo PDFan eginez errepasatu daiteke.

Ordizia, Gipuzkoa. EGA azterketa prestatzen ari denak laguntza ederra izango du datozen 34 egun hauetan Euskal Jakintza blogean, bertan aurreko urteko azterketak sareratu egin baitituzte. Ez hori bakarrik, baizik eta gainera hainbat azterketa era automatikoan prestatuta daude, hau da, erabiltzaileak klik eginez erantzun egokia aukeratu eta aurrera egiten duen test baten modura.

Azterketek atal desberdinak dituzte. Lehena 'Atariko Froga' da eta bertan 2008ko otsailean eta irailean egin ziren azterketak agertzen dira. Ondoren 'Idatzizko azterketan' saila ageri da eta bertan azterketan izaten diren froga desberdinak: Entzunezkoaren ulermena (audio artxibo bat entzun eta galderei erantzun), Idazlana (PDF formatoan), Esaldiak berridatzi, Lexikoa eta Irakurmena. Hilabete batzuk barru 2007ko azterketa ereduak ere sareratuko dituzte.

2008ko EGA azterketa ereduak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia