euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Emakumeari buruzko hitzaldi batekin amaitu da joan den ostiralean Uruguaiko Carmelon "Begiradak Eraldatzen' erakusketa

2018/07/09

Maite Bengoa Tejeriak euskal emakumeari buruz hitz egin zuen Carmelon
Maite Bengoa Tejeriak euskal emakumeari buruz hitz egin zuen Carmelon

PUBLIZITATEA

Carmelo, Uruguai. Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan bisitagai egon ondoren, Carmelo herriko Ibai Ondoko Etxera iritsi zen ekainaren bigarren hamabostaldian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa. Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen erakusketa da 'Begiradak Eraldatzen'. Kontzientziazio honen inguruan bestelako ekintza eta proposamenak bildu ditu baita ere erakusketak, FIVU eta Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako Ordezkaritzaren babesarekin.

‘Begiradak Eraldatzen’ ekainaren 30era arte ikusi ahal izan zen Carmeloko Euskal Etxean eta ixteko ekitaldian Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko lehendakari Maite Bengoa Tejeriak hitzaldia eskaini zuen ‘Euskal Emakumea’ izenburu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia