euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez munduan antolatutakoei gainbegirada: gaurkoan, bertsoak Boisetik

2021/09/10

Idahoko Boisetik, Estatu Batuetan, bertako euskal diasporaren ekarpen eta bat-egitea Euskal Diasporaren Egunarekin
Idahoko Boisetik, Estatu Batuetan, bertako euskal diasporaren ekarpen eta bat-egitea Euskal Diasporaren Egunarekin

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez munduan antolatutakoei gainbegirada emango diegu datorren astean. Gogoratu, Eguna berez irailaren 8a bada ere, datorren asteburu honetan eta irailean barrenago ere antolatuko direla bat-egite ekitaldiak munduko hainbat lekutan, euskal etxe, euskal elkarte edo euskal talde bakoitzak ahal duen eta hobekien datorkion edo jenderik gehien bil dezakeen momentuan. Gaurkoan, baina, Estatu Batuetako Boiseraino eramango gaitu euskaltzaletasun diasporatarrak.

Ikus ze bertso, bideo, argazki-sorta eta komunitate-partaidetza ederra Boiseko Euskal Etxetik:


Bertso ederrak Boisetik heldu zaizkigunak Euskal Diasporaren Egunaren karietara

Bideoko irudiek azken urte honetan Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak egindako jardueretako batzuk erakusten dizkigute: pandemiaren aldeko lankidetza solidarioa, pixkanaka online izatetik aurrez aurrekoak pasatu diren entseguak, hobekuntza-lanak instalazioetan, otorduak prestatzea, euskarazko eta euskararen aldeko jarduerak, guztia haur, gazte eta helduentzat, pilota eta euskal kirolak, musa, gastronomia, dantza, familia- eta erlijio-jarduerak... hori guztia auzolan eta partaidetza izpiritu sendoak eraginda.

Todor Azurtzak kantatutako bertsoetan topatuko dugu jende hauen harrotasunaren zergatia, euren izaerari lotura: Euskal Diaspora dira, Euskal Herria dira: Gora Diaspora! (alegia, Gora Euskal Herria) aldarrikatzen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia