euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Eguna: Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldi instituzionala bihar Ormaiztegin, Gipuzkoan

2020/09/07

Urkullu lehendakaria iaz Ispasterren (Bizkaia) Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioko ekitaldian hizlari
Urkullu lehendakaria iaz Ispasterren (Bizkaia) Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioko ekitaldian hizlari

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Eusko Jaurlaritzak kanpoan bizi diren euskaldunak omentzeko ekitaldi presentziala egingo du bihar asteartea, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna instituzionalki ospatu eta munduan barreiaturik euskal diaspora osatzen duten herritarren eta gizataldeen izatea eta ekarpena azpimarratu eta mahaigaineratzeko. Jaurlaritzako iturrietatik iragarri dute ekitaldia xumea izango delaa, Covid-19aren kontrako neurri guztiak zorrotz errespetatuz, partaidetza mugatukoa beraz, eta publiko orokorrarentzat lekurik gabe.

Lehendakaria buru izango duen ekitaldian partaide izango dira Eusko Jaurlaritzako zein Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak, baita Ormaiztegi bertako --herri anfitrioia izaki-- eta Urretxuko --aurten Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen ari den sorterria-- alkateak ere. Bertarako, bideo instituzional bat prestatu da eta, Ormaiztegin izango den txistulariaren doinura, dantzariak arituko dira Txile, Suitza,San Frantzisko, Salt Lake City, Buenos Aires, Mar del Plata, Cañuelas, Reno, Montevideo, Boise, Sydney eta Madrildik.

Ondoren, bi aktorek Iparragirre eta bere emaztearen arteko elkarrizketa bat antzeztuko dute. Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzek emango diote amaiera ekitaldi instituzionalari.

Gogora dezagun joan den uztailaren 12ko hauteskundeen ondotik, Eusko Legebiltzarrak joan den ostegunean, irailaren 3an, berrautatu zuela Urkullu lehendakari bere hirugarren legealdirako, eta bihar astearte goizeko 10etan hartuko diela zina Ajuria-Enean PSErekin koalizioan, 8 kide jeltzale eta 3 sozialista, izango dituen Eusko Jaurlaritza berriko kideei, 12etan XII. Legealdiko Gobernu Kontseiluaren lehenengo bilera egiteko Lehendakaritza, eta 16:00etan Ormaiztegin egoteko Euskal Diasporaren Eguneko saioan.

Oharra: ekitaldia ez da zuzenean emango, baina geroago bideo editatu bat banatuko da



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia