euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzari eta buruhandiak eta euskal stand-a Barilocheko 33. Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian

2012/11/27

Azaroaren 3, 4, 10 eta 11an gauzatu zen Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. Bertoko Mendiko Euzko Etxeak euskal standa ezarri zuen festan (argazkiaA. A. Sanchez)
Azaroaren 3, 4, 10 eta 11an gauzatu zen Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. Bertoko Mendiko Euzko Etxeak euskal standa ezarri zuen festan (argazkiaA. A. Sanchez)

PUBLIZITATEA

Lan handia egiten dute Rio Negro probintziako Bariloche hiriko kolektibitateetako ordezkariek jaialdi hau antolatzeko. Ahaleginak, ordea, bere fruituak dakartza eta milaka lagun biltzen dira urtero jaigunean Europar-Argentinar gizataldeen proposamenez gozatzera. Aspaldiko bideari jarraituz, Barilocheko Mendiko Euzko Etxea Euskal Etxeak ondo asko ordezkatzen ditu bertan euskaldunak. Aurten, ohi bezala, standa jarri zuten, plater tipikoak zerbitzatu, dantzak eta musika zabaldu, eta oso erakargarria suertatu zen nobedade bat ere eskaini zuten: Aitor eta Izaro buruhandiak. Bi pertsonaiek txaloak eta publikoaren maitasuna bereganatu zituzten tauletatatik pasatu zirenean. Hona jaiaren argazki laburpena.

Bariloche, Argentina. Azaroaren lehenengo bi asteburuetan ospatu zen Bariloche hirian, Argentinako Patagonian, Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. Eguraldi lagun, hamabi gizataldek konpartitu zituzten euren kulturetako alde esanguratsuenak bildutako jendearekin. Euskal gizataldeari dagokionez, partaidetza zabala izan zuen bertoko Mendiko Euzko Etxeak ekitaldiaren antolakuntzan zein garapenean. EuskalKultura.com artikulu honetan Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdiko argazki erreportajea.

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 01

[Jaialdian bildutako lagun askok egin nahi izan zituzten argazkiak Paula Canepa dantzariak sortutako buruhandiekin, batez ere txikienek. Izaro eta Aitor igo ziren eszenatokira eta hortik agurtu zuten publikoa (argazkia A. A. Sanchez) ]

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 02

[Euskal txokoan, eta momentuan eginak, Euskal Herriko plater tipikoak dastatu ahal izan zituzten bisitariek (argazkia A. A. Sanchez)]

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 03

[Agertoki nagusian egin ziren jolasetan ere hartu zuten parte Mendiko Euzko Etxea-ko dantzariek (argazkia A. A. Sanchez)]

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 04b

[Euskal etxeko neska-mutilek bi emanaldi eskaini zituzten, bata larunbatean, jaialdiaren hasieran, eta bestea igandean, festaren azken orduetan. (argazkia A. A. Sanchez)]

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 04

[Bi taldetan igo ziren euskal etxeko dantzariak tauletara. Helduei dagokienez, Bok Espok’, ‘Arin Arin’ eta ‘Maskarada’ egin zituzten (argazkia A. A. Sanchez)]

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 015

[Eta Txikiak ere izan ziren euskal ikuskizunaren protagonistak (argazkia A. A. Sanchez)]

Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia 2012 06

[Barilocheko Mendiko Euzko Etxea-ko dantzariek publikoa agurtu zuten tauletatik (argazkia A. A. Sanchez)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia