euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Aste Nazionala 2023: Gaur hasiko da Necochean euskal diasporaren urteroko hitzordu nagusia Argentinan

2023/11/06

2023ko Euskal Aste Nazionalaren egitaraua: Euskal Herriko diasporaren urteroko hitzordu nagusia Argentinan gaur hasiko da Necochean
2023ko Euskal Aste Nazionalaren egitaraua: Euskal Herriko diasporaren urteroko hitzordu nagusia Argentinan gaur hasiko da Necochean

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Gaur arratsaldeko txupinazoak, Necocheako Euzko Etxearen 58 Etorbideko Bulebarreko balkoitik jaurtita, 2023ko Euskal Aste Nazionalaren hasiera markatuko du, Argentina eta kanpoko andana bat bisitariren bilgune bilakatuta. Duela bi hilabete iragarritako egitarauarekin alderatuta bizpahiru aldaketa besterik ez daude. Gainbegiratuta, proposamen ugari luzatuko zaizkio bisitariari, jarduera kultural eta artistikoetan parte hartzeko, eta batez ere, ospatzeko, festa, euskaldunek dakiten moduan egiteko.

Egindako ordutegi-aldaketak honako hauek dira:
- Aukeran Dantza Konpainiak azaroaren 9an, ostegunean, eskainiko duen Master Classa arratsaldeko 16etan izango da
- FEVAk larunbatean, hilaren 11an, egingo duen bilera aurretik iragarritakoa baino ordu erdi lehenago hasiko da, hau da, 9:30etan
- Larunbatean, 11:30ean, hitzordu berri bat biltzen du agendak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eskainiko duen hitzaldia

2023ko EUSKAL ASTE NAZIONALeko PROGRAMA

Ostiral eta larunbat gaueko ikuskizunak izan ezik, ekitaldi guztiak Euzko Etxearen egoitzan egingo dira, 58 Etorbidea eta 65 kaleko helbidean.

Azaroaren 6a, astelehena
- 19:30etan 2023ko Euskal Aste Nazionaleko hasierako ekitaldia. Boulevard Avda. 58an Txupinazoa, ikurrinaren eta Argentinako banderaren igoera.
- 20etan Argazki erakusketa “Necocheako Euzko Etxearen hastapenak”
- 20:30etan Txikiteoa

Azaroaren 7a, asteartea
- 20etan harrera EHtik etorriko diren Laiotz Taldea eta Aukeran Dantza Konpainiari
- 21etan Lagunarteko afaria

Azaroaren 8a, asteazkena
- 20etan Osasuna Otxotearen kontzertua. 

Azaroaren 9a, osteguna
- 16etan Master classa, Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik
- 20etan Aukeran Taldeak “MAURIZIA NAZ” ikuskizuna aurkeztuko du
- 21etan Sagardotegi Afaria, sagardoa kupeletik

Azaroaren 10a, ostirala
- 08etan Harrera ordezkaritzei, gosaria eta akreditazioak
- 12etan Ordezkaritzen bazkaria
- 15etan “Euskal diasporan esperientziak partekatzen” Jardunaldia.
- 15etan Jolasak hondartzan / Miguel Lillon Parkean
- 17etan Euskal Etxeetako Abesbatzen emanaldiak Santa María del Carmen Parrokian
- 20etan Gaualdia: Aukeran Dantza Konpainiak Paris Antzokian “MIGRATZAILEAK” ikuskizuna aurkeztuko du
- 22etan Ordezkaritzen afaria. Erromeria, Laiotz Taldearen musika lagun

Azaroaren 11, larunbata
- 08etan Harrera ordezkaritzei, gosaria eta akreditazioak
- 09:30etan Euskal Etxeetako liburuzainen bilera
- 09:30etan FEVA bilera
- 11etan Dantza taldeetako zuzendarien bilera
- 11:30etan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzen hitzaldia
- 13etan Ordezkaritzekin bazkaria
​- 15etan Mintzodromoa, euskarari eskainitako gune berezitua. Solasak euskaraz
- 17etan Danborrada. Dantzari eta musikarien kalejira. erraldoi eta buruhandiak lagun, Paris Antzokirako bidean
- 19etan  Emanaldi artistikoa Paris Antzokian
- 22etan Ordezkaritzen afaria. Erromeria, Laiotz Taldearen musika lagun

Azaroaren 12a, igandea
- 10etan Meza Nuestra Señora de Nueva Pompeya Parrokian
- 11:30etan Lore-eskaintza ekitaldia Gernikako Haritzaren Kimuaren aurrean
- 12etan Plaza dantzak
- 13:30etan Lagunarteko bazkaria
- 18etan Azken agurra ordezkaritzei



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia