euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak martxoaren 18an abiatuko du 2017ko ekintza programa, BAC jaialdian

2017/02/21

PUBLIZITATEA

Martxoaren 18an ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires celebra el País Vasco) Jaialdian stand informatiboa muntatu ondoren, enpresen arloari zuzendutako hainbat jarduera burutuko ditu Ganbarak Argentinan eta baita atzerrian ere, EuskalKultura.com jakinarazi dionez. Urtearen lehenengo seihilekoa bukatzeko Euskal Sukaldaritza II. Astea antolatuko du Argentinako zenbait hirietan, uztailaren hasieran, San Fermin ospakizunen baitan.

Buenos Aires, Argentina. “Argentina eta Euskal Herriaren arteko negozioak bultzatzeko eta Argentinako eta Hego Amerikako euskal jatorrizko enpresarioen arteko aktibitate komertziala sustatzeko helburua” duen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak 2017ko martxotik uztailera bitartean egingo dituen ekintzak kaleratu berri ditu.

Aurreko edizioetan egin legez, aurten ere Ganberak stand instituzionala izango du ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdian. Standean, aurtengo aktibitateak zabaltzeaz gain, Argentina eta Euskadiko enpresen informazioa eta bi herrialdeetan negozioak egiteko aukerei buruzko informazioa eskainiko dute Ganberako kideek. Euren produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko lekua ere izango dute Ganberako kideek martxoaren 18an hiriburuko Mayo Etorbidean egingo den euskal elkarretaratze handi honetan.

Apirilaren 26tik 29ra FIAR Rosarioko Nazioarteko Elikagai Azoka egingo da Rosarion. Hor ere, enpresen elkarteak Euskal Herriko enpresen presentzia bultzatuko du, stand bat muntatuz Ferian, kideek euren produktu eta zerbitzuak ikusgai jar ditzaten. “Rosario Argentinako nekazaritza, abeltzaintza eta industria gune nagusia da eta Santa Fe probintzia, esnegintza gune garrantzitsuena; hori dela eta FIAR Azoka Hego Amerikako enpresari eta profesionalen elkarretaratze nabarmenena da eta aukera paregabea ematen du produktuak aurkeztu, trukatu eta salerosteko”, azaldu digute Ganberatik.  

Maiatzean Ganberako ordezkari bat Euskal Herrira bidaiatuko da eta Espainiako Merkataritza Gune Irekiak izenpean CAMEk antolatuko duen 7. bisitan hartuko du parte. Bidaiaren baitan Bilbo, Gasteiz eta Donostiako guneak bisitatuko dituzte eta Ganberako ordezkariak aukera izango du Euskal Herriko enpresariekin eta udaletako eta Foru Aldundietako agintariekin harremanetan sartzeko.

Bestalde, Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak eta Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) gonbitea luzatu diote Ganberari, Ferroforma Azokaren 22. Edizioan parte hartzeko. Azoka ekainaren 6tik 8ra izango da eta Ganbarak burdingintzan aritzen diren enpresari argentinarrak animatu nahi ditu Azokarekin bat egiteko.

Honez gain, eta Ganbera argentinarrak Mexikoko EmpreBask Ganberarekin daukan kooperazioaren baitan, bi telekonferentzia egingo dira. Hitzaldietan bi entitateetako kideek hartuko dute parte, gaia izanik: azpiegitura eta energia berriztagarrien arloetan inbertsioak egiteko Argentinan daude proiektuak.

2017. urteko lehenengo sei hilabeteko programa uztailean amaituko da Euskal Sukaldaritza Astearen bigarren edizioarekin. Aste honetan herrialde osoko jatetxeek har dezakete parte eta uztailean egingo da San Ferminen giroan ere baliatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia