euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadi, ohorezko gonbidatua datorren asteburuan Buenos Airesko FIBEGA Sukaldaritza Azokan

2017/09/12

FIBEGA Azokaren bigarren edizioaren afixa
FIBEGA Azokaren bigarren edizioaren afixa

PUBLIZITATEA

Euskal enpresak eta Jaurlaritza kide dituen ordezkaritza zabala bertaratuko da Buenos Airesera datorren ostiraletik igandera Nekazaritza Elkartean egingo de FIDEGA Gastronomia Iberoamerikarraren Azokara, euskal sukaldaritza eta elikadura sektoreak bultzatzea helburu. Antolatzaileek gonbidaturik, ohorezko eskualdea izango da aurten Euskadi, eta euskal standean eskaintza gastronomiko eta turistikoaz gain, hitzaldiak, tailerrak, ardo dastaketak eta ‘show cooking-ak’ (sukaldaritza erakusketak) egingo dira.

Buenos Aires, Argentina. Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelarekin eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarekin batera Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz chefak, Donostiako ‘A Fuego Negro’ko Edorta Loma chefak, ABRA-Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteko gerentea Ines Baigorrik eta Basque Culinary Center-eko zuzendaria Joxemari Aizegak ere osatzen dute FIBEGA Azokan parte hartuko duen euskal ordezkaritza.

Azoka irailaren 15etik 17ra luzatuko da eta egunero eguerdiko 12etatik gaueko 10etara bisitatu ahal izango da Buenos Aires hiriburuko Palermo auzoko Nekazaritza Elkartean (sarrerak salgai hemen). Lehenengo edizioak lortu zuen arrakasta ikusita, antolatzaileek 60.000 bat bisitari espero dituzte aurten ekimenak hartuko dituen hiru egunetan. “Euskadi sukaldaritza arloko nazioarteko erreferentea da eta Azokan egoteko gonbite honek baieztatzen du munduan daukagun lekua”, azpimarratzen dute Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzatik.

FIBEGAko Euskal standeko programa
(Programa behin behinekoa da, aldaketaren bat egon daitezke)

Irailaren 15a, ostirala
-12etan, Azokaren inaugurazioa. Inaugurazio batzordeak zerrenda moztuko du eta standak bisitatuko ditu. Batzordeko kide dira Isabel Muela, Peli Manterola, Sara Pagola, Andoni Luis Aduriz eta Joxemari Aizega. Euskal standetik pasatzean Aurresku bat dantzatuko zaio batzordeari.
-15etan, Pintxo ‘show cooking’ (sukaldaritza erakusketa) Edorta Lomaren ardurapean. Lekua: Euskadi standa
-17.50etan, “Euskadi-Basque Country, sukaldaritzaren arrakasta” hitzaldia Isabel Muela eta Peli Manterola hizlari. Lekua: FIBEGAko Auditoriuma.
-19etan, Pintxo ‘show cooking’ (sukaldaritza erakusketa) Edorta Lomaren ardurapean. Lekua: Euskadi standa

Irailaren 16a, larunbata
-15etan, Pintxo ‘show cooking’ (sukaldaritza erakusketa) Edorta Lomaren ardurapean. Lekua: Euskadi standa
-16etan, Ardo Dastaketa Ardo Tailerraren baitan, Ines Baigorrik zuzenduta. Lekua: Ardo Tunelean.
-17:30etan, Joxemari Aizegaren aurkezpena: “Basque Culinary Center: trebakuntza, ikerkuntza eta berrikuntza gastronomian”. Lekua: FIBEGAko Auditoriuma
-18.30etan, Goi mailako euskal sukaldaritza: pintxoak, Edorta Loma sukaldariaren ardurapean. Lekua: FIBEGAko Auditoriuma
-19etan, Euskal Herriko ardoen dastaketa: Arabako Errioxa, txakolina eta sagardoa. Ines Baigorri koordinatzaile. Lekua: Euskadi standa

Irailaren 17a, igandea
-13etan, Pintxo ‘show cooking’ (sukaldaritza erakusketa) Edorta Lomaren ardurapean. Lekua: Euskadi standa
-14.30etan, Sukaldarien Topaketa Iberoamerikarra, Andoni Luis Aduriz chefa partaide. Lekua: FIBEGAko Auditoriuma
-15.30etan, Euskal Herriko ardoen dastaketa: Arabako Errioxa, txakolina eta sagardoa. Ines Baigorri koordinatzaile. Lekua: Euskadi standa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia