euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleak gaur eta bihar bilduko dira Bruselan euren 2019 urteko Topaketan

2019/10/18

Bruselako Euskal Etxeko ordezkari Josu Agirre, Europako beste ordezkari batzuekin,Euskal Etxeen bilera europar batean
Bruselako Euskal Etxeko ordezkari Josu Agirre, Europako beste ordezkari batzuekin,Euskal Etxeen bilera europar batean

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Hiriburu europarra Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen biltoki bilakatuko da gaur eta bihar, euskal etxe europarretako euskara irakasleek urtero egiten duten bilera Bruselan egingo baita aurten Bruselako Euskal Etxea anfitrioi. Ohi bezala, euskararen irakaskuntzari eta komunean dauzkaten arazo eta aurrerabideak hartuko dituzte irakasleek hizpide, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarra egin berria den honetan, hor ere euskara eta bere irakaskuntza gai garrantzitsuetako bat izan zelarik.

Etxepare Euskal Institutuko Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegi koordinatzaile, bilerak lan-saioak izango ditu gaur eta bihar eta Bruselako Euskal Etxetik ere adireazi zaio EuskalKultura-eus-i "merezi duten harrera" eman nahi dietela "gure langile aparta hauei", besteak beste larunbat gauean La Gran-Placen afari tipiko belgikar baten inguruan bildurik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia