euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi hasiko da Bartzelonan Literaldia 2015: Sarriugarte, Atxaga, Sarrionandiaren testuak Gosek musikatuak...

2015/04/07

Literaldia 2015 jaialdiari buruzko webgunea jarri du sarean Bartzelonako Euskal Etxeak
Literaldia 2015 jaialdiari buruzko webgunea jarri du sarean Bartzelonako Euskal Etxeak

PUBLIZITATEA

Euskal literaturak hartuko du Bartzelona datozen asteetan, Euskal Etxeak antolatu duen Literaldia jaialdiari esker. Bihar bertan hasiko da, trikifesta batekin, eta maiatzaren 9a bitartean Euskal Herriko literatura munduak eman duen uztarik berriena ekarriko du Kataluniako hiriburura. Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, Fermin Muguruza "Black is Beltza" komikiarekin, Sarrionandiaren testuak... makina bat aukera euskal literaturarekin gozatzeko.

Bartzelona, Katalunia. Udaberria literaturaz jantzita dator aurten ere Bartzelonara, bertako Euskal Etxeak antolatu duen Literaldia jaialdiari esker. Euskal Herriko literatura Katalunian ezagutzera ematea da jaialdi honen helburua, eta horretarako makina bat ekitaldia antolatu dira, apirilaren 9tik maiatzaren 9a bitartean.

Hona aurtengo Literaldiaren egitaraua:

Apirilaren 9a

Trikifesta Euskal Etxeko Txokoan, 21:00etatik aurrera. Doan.

Apirilaren 10a

"Nola belztu zuria": Kontzertu-irakurraldia, Bide Ertzean taldearen musikarekin eta Metrokoadroka kolektiboarekin. 21:00tan. Sarrerak: 5€ (bazkideak 3€)

Apirilaren 18a

"Gosariak": Goseren kontzertua, Joseba Sarrionaindiaren testuei musika jarriz. 21:00tan, doan.

Apirilaren 21a

"Black is beltza": komikiaren irakurraldia jatorrizko soinu bandarekin. Fermin Muguruzarekin. 20:00tan. Doan.

Apirilaren 22a

-"Bernardo Atxaga – Manuel Rivas: Conversan en la UAB": Hitzaldia emango dute Bernardo Atxagak eta Manuel Rivas idazle galiziarrak. UABko Sala Cinema-n (Pl. Cívica). 13:00tan, doan. 

-"Bernardo Atxaga – Manuel Rivas: Conversan en Barcelona": Atxaga eta Rivas hizlari. Lekua: Salón de Actos de la Biblioteca Esquerra de l’Eixample -Agustí Centelles. Doan, 19:00tan.

Apirilaren 23a

Sant Jordi: Euskal Etxeak standa jarriko du Rambletan. Egun osoan zehar.

Apirilaren 24a

Bertso afaria: Aldez aurrertik izena eman beharra dago. Prezioa: 15€ (13€ bazkideak). 20:00tan.

Maiatzaren 7a

"Pomes perdudes": Euskal narratiba modernoaren antologia. Doan, 20:00tan.

Maiatzaren 8a

"Euskal komikiaren historia literario baterantz". Hitzaldia Iratxe Retolazarekin. Doan, 20:00tan.

Maiatzaren 9a 

Danele Sarriugarte: Hitzaldia Danele Sarriugarte idazlearein eta Esti Lizasorekin. Doan, 21:00etan.

Literaldia 2015 jaialdiari buruzko informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia