euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepareko zuzendari Aizpea Goenaga Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan izan da; bihar Txilen izanen

2013/04/30

Aizpea Goenaga, Mari Jose Olaziregi eta Sara Pagola ordezkaria Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan Juan de Garay fundazioaren standean (argazkia Etxepare)
Aizpea Goenaga, Mari Jose Olaziregi eta Sara Pagola ordezkaria Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan Juan de Garay fundazioaren standean (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Argentina dira egunotan Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta Euskararen Sustapenerako zuzendaria, Mari Jose Olaziregi, herrialde honetako euskara eta kultura arloko eragileekin zenbait bilera egiteko asmoz. Atzo, esaterako, Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan eta Juan de Garay eta Laurak Bat elkarteekin izan ziren, besteak beste. Gaur La Platako Unibertsitate Nazionalean euskara eta euskal kultur irakurletzako ikasleekin topaketa egingo dute.

La Plata, Argentina. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta Euskararen Sustapenerako zuzendaria, Mari Jose Olaziregi, Argentinara eta Txilera bidaia egiten ari dira egunotan, bertan Institutuak sustatzen dituen irakurletzetako arduradunekin bilerak egiteko eta bi herrialdetako zenbait kultur eragilerekin kontaktuak egiteko asmoz.

Atzo Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan izan ostean, gaur La Platan dira biak, Euskadiren Argentinarako ordezkari Sara Pagolarekin batera. Bertan, batetik, La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Euskara Irakurletzako kide den Pedro Mauregirekin eta beste arduradun batzuekin bilduko dira. Horrez gain, arratsaldean irakurletzako ikasleekin topaketa egingo dute, baita ere La Platako Euzko Etxeko lehendakari Javier Clua eta beste zuzendari batzuekin.

Txilen, unibertsitateak eta artea

Bihar Txilera joango dira Etxepareko ordezkariak eta bertan Rafael Kutz Euskadiren Ordezkariarekin bilduko dira. Goizean, Txileko Consejo Nacional de la Cultura y de las Artes (CNCA) erakundeko arduradunekin bilera egingo dute. Etzi Universidad de Chile eta Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateetako euskara eta euskal kultura irakurletzetako arduradunekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia