euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxeparek epea ireki du Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko Alemania, Errusia eta Frantziako hiru unibertsitatetan

2020/05/26

Irene Larraza, Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria
Irene Larraza, Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak deiturik.

Deialdian parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira besteak beste: unibertsitateko gradu titulua edo lizentziaduna izatea eta euskararen mailan 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A hizkuntza euskara dutenen kasuan soilik) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4 HE maila egiaztatuta dutenak ere, beste hainbat baldintzaren artean. 

Mundu osoko 35 unibertsitatetan kokatutako irakurle-sarea du Etxepare Euskal Institutuak; hau da, atzerriko prestigiozko unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakaslez osatutako sarea. Irakurle horiek euskara eta euskal kultuari buruzko eskolak eskaintzen dituzte, hautazko ikasgai gisa. Eskolez gain, halaber, kultur ekintzak antolatu ohi dituzte; besteak beste, Korrika atzerrian, hitzaldiak, euskal artisten bisitak edota kontzertuak.

-Informazioa Konstantzako Unibertsitateko (Alemania) deialdiaz
-Informazioa Moskuko Lomonosov Unibertsitateko (Errusia) deialdiaz
-Informazioa Pauko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitateko (Frantzia) deialdiaz

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia