euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak webgunea berritu eta sartu eta bisita egiteko gonbitea luzatu du: Etxepare.eus

2020/09/28

Etxepare Euskal Institutuaren azal berria
Etxepare Euskal Institutuaren azal berria

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Estreinua dauka gaur Etxepare Euskal Institutuak. Bere webgunea berritu eta sartu eta bisita bat egiteko gonbitea luzatu du gaur sare sozialen bidez. Hau da plazaratu duen oharraren testua: "Webgune berria argitaratu dugu!!!  Urte honetan ekintza eta proiektu gehienak halabeharrez bertan behera geratu edota atzeratzeak, beste hainbat arlotan aurreratzeko tartea eman digu; horren adibide da gure webgune berria. Bisita ezazu!"

Bere buletinera harpidetzeko aukera ere ematen du webguneak bere azaleko orrian. Are, animatu eta esan zer iruditzen zaizun!

-Helbidea aurrekoa du: https://www.etxepare.eus
 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia