euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak irakurletzen bidez munduko unibertsitatetan zabalduko du Euskararen Eguna

2016/11/30

Larunbat honetan, abenduaren 3an, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna
Larunbat honetan, abenduaren 3an, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar zabalduko du Euskararen Eguna, Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak eskaintzen dituzten hainbat unibertsitatetan jarduerak eginez. Frankfurt, Leipzig, La Plata, Cork, Mexiko, Santa Barbara, Bartzelona... izango dira horietako batzuk. Horrez, gain, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokan izango da Iban Zaldua idazlea, euskal literaturaren berri emateko. 

Donostia-San Sebastián. Euskal Herria eta munduko euskal etxeak gertu daude larunbatean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna bizi eta gozatzeko. Horretan hasiak dira degoeneko Etxepare Euskal Institutuko irakurletzak, munduko hainbat unibertsitatetan makina bat ekitaldi antolatuta. 

Batzuk hasiak dira dagoeneko, beste batzuk datozen egunetan zehar luzatuko dira. Hona egitaraua, labur-labur: 

MEXIKO HIRIA (Mexiko)

Abenduaren 1a

-Ikasleekin topaketa eta Hitzaldia: "La melodía de las palabras de la música·, Iban Zaldua idazlearekin. Lekua: UNAM, Universidad Autónoma Nacional de México

FRANKFURT (Alemania)

Azaroaren 29a

-Dokumentala: "Iragan gunea: Berlin". Zuzendaria: Maider Oleaga. Euskal Herria 2016. Lekua: Goethe Universität Frankfurt amMain

Azaroaren 30a

-Dokumentala: "Gernika. Markak". Zuzendaria: Hannot Mintegia. Euskal Herria 2016. Lekua: Goethe Universität Frankfurt amMain

Abenduaren 6a

-Hitzaldia: Ingo Niebel historialari eta kazetaria: "Gernika eta Alemanak". Lekua: Goethe Universität Frankfurt amMain

LEIPZIG (Alemania)

Azaroaren 29a

-17:00. Hitzaldia: Ingo Niebel historialari eta kazetaria, "Gernika eta Alemanak". Lekua: NSG 126 gela, Universität Leipzig

Azaroaren 30a

-18:00. Hitzaldia: Ingo Niebel historialari eta kazetaria, "Agirre Berlinen edo Gestapo ahalguztidunaren mitoa". Lekua: GWZ Hörsaal H2.0.10 aretoa, Universität Leipzig

Abenduaren 1a

-Hitzaldia: Ingo Niebel historialari eta kazetaria, "Telesforo Monzon. Euskaldun, poeta eta independentziaren aldeko mugimenduaren aitzindari". Lekua: Neuer Senatssaal aretoa, Ritterstraße 26, 2. solairua. 04109 Leipzig

Abenduaren 5a

-19:00. Dokumentala: "Gernika. Markak". Zuzendaria: Hannot Mintegia. Euskal Herria, 2016. Lekua: NSG 204 gela, Universitätsstraße 1, 04109 Leipzig

Abenduaren 6a

-18:00 Dokumentala: "Iragan gunea: Berlin", Zuzendaria: Maider Oleaga. Euskal Herria, 2016. Lekua: NSG 412 gela, Universitätsstraße 1, 04109 Leipzig

Abenduaren 7a

-17:00 Poesia irakurraldia: "Txolarreak, trenak eta autobusak"-Lizardi Rikardo Arregiren "Bitan esan beharra" poema-liburua. Lekua: NSG 124 gela, Universitätsstraße 1, 04109 Leipzig

CORK (Irlanda)     

Azaroaren 30a

-12:00 Itzulpen tailerra: euskarako ikasleekin kantuak itzuliko dituzte eta bideoei azpitituluak jarriko dizkiete. Lekua: University College of Cork
-14:45 Ongietorri agurra eta azpitituluak jarritako bideoak ikusi
-16:00 Hitzaldia: Iñaki Goiogana, "El exilio vasco de la Guerra Civil. La labor del Gobierno Vasco".
-17:00 Irakurraldia: Isaac Xubin, "Poemas náufragos. Ederra da gure hizkuntza".
-18:00 Pintxoak eta ardoa

SANTA BARBARA (AEB)

Abenduaren 1a

"How to Basque in Basque", Lekua: University of California, Santa Barbara
-12:00 Ekitaldiaren aurkezpena
-12:30 Erakusketa Ibiltaria: "Ezagutu Euskal Herria gure ikasleen bitartez"
-13:00 Euskal Dantzak
-13:30  Erakusketa Ibiltaria: "Ezagutu Euskal Herria gure ikasleen bitartez"
-14:00  Euskal Klubaren aurkezpen ekitaldia.
--14:15 Liburuaren aurkezpena: Begoña Echeverria: “The Hammer of the Witches”
-14:30 Kahoot lehiaketaren txapeldunak eta sari banaketa
-14:45 Bazkaria: Euskal pintxoak dastatu!
-15:00 Ekitaldiaren amaiera

BARTZELONA (Katalunia)

Abenduaren 1a

-13:00 Kantaldi komentatua: Joseba Tapia eta Koldo Izagirre, "Hari mehe eta tinko hura-Aquell fil prim i ferm", Universität Autonoma de Barcelona, Cultura en Viu aretoan
-17:00 Kantaldi komentatua: Joseba Tapia eta Koldo Izagirre, "Hari mehe eta tinko hura-Aquell fil prim i ferm", Universität de Barcelona, Aula Capella

BOLOGNA ETA ERROMA (Italia)

Abenduaren 1a

-Mariasun Landaren eta Roberta Gozzi itzultzailearen topaketa ikasleekin. Lekua: Università di Bologna. Antolatzailea: Libe Edizioni argitaletxea eta Bolognako Unibertsitateko irakurletza

Abenduaren 2a

-Liburu aurkezpena: Mariasun Landa idazleak eta Roberta Gozzi itzultzaileak "Maitagarria eta desioa" lanaren itzulpena aurkeztuko dute. Lekua: Universita de gli Studi Roma Tre. Antolatzaileak: Libe Edizioni argitaletxea eta Programma Studi Baschi Università Roma - Euskal Saila. Laguntzaile: Etxepare Euskal Institutua

LA PLATA (Argentina)

Abenduaren 1a

-18:00: Hitzaldia: Mikel Ezkerro, "La historia del euskera en Argentina". Lekua: La Platako Erretoreordetzako Joaquin V. Gonzalez aretoa, Universidad Nacional de La Plata

Abenduaren 2a

-18:00: Euskara eta Katalanaren hasierako klasea: Esther Barnet eta Dani Oiarbiderekin. Lekua: La Platako Erretoreordetzako Joaquin V. Gonzalez aretoa, Universidad Nacional de La Plata

Abenduaren 3a

-Bazkaria eta diploma banaketa. Lekua: Euskal Etxea, kirol zelaia

BRNO (Txekia)

Abenduaren 1a

-17:30 Sukaldaritza tailerra. Lekua: Masarykova univerzita.

SANTIAGO (Txile)

Abenduaren 3a

-Mendi martxa eta Euskaldun berria kalearen izendapena
-Ekimen gastronomiko- kulturala Euzko Etxean
Antolatzaileak: Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza eta Txileko Santiagoko Euzko Etxea.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia