euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak Helsinkiko Unibertsitatean euskal irakurle bat hautatzeko deialdia plazaratu du

2015/09/04

Helsinkiko Unibertsitateko kanpusa
Helsinkiko Unibertsitateko kanpusa

PUBLIZITATEA

Finlandiako hiriburuan euskal irakurletzarako irakasle bila ari da Etxepare Euskal Institutua. Deialdia atzo argitaratu zen Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta hautagaitzak aurkezteko epea hamar egunekoa da. Irakurleak astean lau orduko euskara klaseak emango ditu eta irakurletzaren aurrekontua 5.600 eurokoa izango da.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak Helsinkiko Unibertsitatean euskara klaseak emango dituen irakurlea hautatzeko deialdia argitaratu du. Irakurleak astean lau ordu eman behako ditu 2015-2016 ikarturte honetan, eta, horretaz gain, unibertsitatean euskara eta euskal kultura sustatzeko jarduerak sortu eta zabaldu.

Deialdia atzo argitaratu zen eta hautagaitzak aurkezteko epea hamar egunekoa da, argitalpenetik aurrera.

Deialdiaren testua, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia