euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ETBko 'Infernu Txiki' saioak AEBko lekuak eta euskaldunak bisitatu ditu eta urtarrilaren 1ean erakutsiko digu emaitza

2022/12/29

Idaho, Nevada eta Kaliforniako bazterretan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi urtarrileko igandetan 'Herri txiki Amerika handi' saioan
Idaho, Nevada eta Kaliforniako bazterretan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi urtarrileko igandetan 'Herri txiki Amerika handi' saioan

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. 'Herri txiki infernu handi' saioak izena mudatuko du datorren igandetik aurrera bost astez eta 'Herri txiki Amerika handi' bilakatuko da, izan ere, Estatu Batueko euskal komunitateetan grabatutako irudi eta elkarrizketak eskaintzeko. Zuhaitz Guttxutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak 'road movie' moduko bidaia bateko protagonista eta kontalari bilakatuko dira, Idahoko Boisen hasi eta Nevadako Elko, Reno, Gardnerville eta Las Vegasen barrena Kaliforniako San Frantzisko, Bakersfield eta Los Angeles hiriak eta bertako euskaldunak bisitatzeko.

Bost saio hauek urtarrileko bost igandeetan ikusi ahal izango dira ETBen, eta baita ere ETB Basque Kanalean eta online www.eitb.eus-en. Behin telebistan emitituta EiTBren webgunean geratuko da noiznahi ikusi ahal izateko munduko edozein lekutatik.

Hona programen egutegia:

-Urtarrilaren 1ean: Boise
-Urtarrilaren 8an: Elko, Reno
-Urtarrilaren 15ean: Gardnerville, San Frantzisko
-Urtarrilaren 22an: Las Vegas, Bakersfield.
-Urtarrilaren 29an: Los Angeles.

Estatu Batuetatik ikus itzazu egun horietan zuzenean:
-ETB Basque bidez (13:45etan Boiseko ordua, 12:45etan Kaliforniako ordua)
-Ordu horietan zuzenean online, hemen: https://www.eitb.eus/eu/telebista/eitb-basque
-Ordu horietan zuzenean online, hemen: https://www.eitb.eus/eu/telebista/etb1

Gauza bera Amerikako eta munduko gainerako lekuetatik, ordua zeure herrialdera egokituz.

Euskal Herritik egun horietan ikus daiteke:
-ETB1en zuzenean 21:45etan
-Online ordu horietan zuzenean, hemen: https://www.eitb.eus/eu/telebista/eitb-basque
-Online ordu horietan zuzenean, hemen: https://www.eitb.eus/eu/telebista/etb1

Atal bakoitza, telebistaz eman ondoren, hemen ikus dezakezu:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/amerika-handi



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia