euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Esku-huska eta pala pilota eskolak hasi dituzte haurrentzat Boiseko Anduiza Hoteleko kantxan

2017/03/21

Boise pilota eskolak, 2017ko martxoa: Isabel, Todor Azurtza (irakaslea), Parker, Josu, Jon Mikel eta Patxi (argazkia EuskalKultura.com)
Boise pilota eskolak, 2017ko martxoa: Isabel, Todor Azurtza (irakaslea), Parker, Josu, Jon Mikel eta Patxi (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Esku-huska eta pala pilota eskolak hasi dituzte haurrentzat martxo honetan Boiseko Anduiza Hoteleko kantxan. Klaseak asteartero ematen dira eta oraingoz 9 eta 14 urte arteko haurrak hartu dituzte haintzat. Egun Boisen bizi den Todor Azurtza donostiarra da ekimeneko arduradun eta orain arte sei neska-mutiko daude izena emanda eta ari dira parte hartzen.

Boise, AEB. «Haurrak ikas zazue euskaraz mintzatzen, ongi pilotan eta oneski dantzatzen» dio abestiak.

Boisen dagoeneko Euskara eta dantza ikasterik bazuten haurrek eta hemendik aurrera pilota ere ikasterik izango dute pilota eskola martxan jarri baita.

Egun Boisen bertako euskaldun batekin ezkonduta bizi den Todor Azurtza donostiarra da irakasle, eta berak EuskalKultura.com-i zehaztu dionez, klaseak astero dira, asteartetan, Boise erdiguneko Basque Block-en, Anduiza frontoian, arratsaldeko 4etatik 5etara, 9-14 urteko arteko haurrei zuzenduta hasiera batetan.

Haurren pilota eskolak Boisen: klase bateko irudiak

Ikasleek esku-pilota zein pala praktikatzeko aukera izango dute, Euskadiko Pilota Federazioaren aholkuei jarraituz.

Saioak hasi berriak dira eta oraingoz sei neska-mutil hasiak dira, "eta oso gustora dabiltza".

Euskal kirol aukera berri honetarako interesa baduzu, aski duzu Todor Azurtzarekin harremanetan jartzea, honako emailean: pilota.eskola.boise@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia