euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eskorgako Euskalduna'ren irudia paseatu zuen Ayacuchoko Euskal Etxeak Txahalaren Festako kabalkadako karrozan

2019/03/20

Euskal Etxearen karroza 2019ko Txahalaren Festako kabalkadan
Euskal Etxearen karroza 2019ko Txahalaren Festako kabalkadan

PUBLIZITATEA

Ayacucho, Argentina. Joan den aste osoan, martxoaren 10etik 17ra, ospatu dute Buenos Aires probintziako Ayacucho hirian Txahalaren Festa Nazionala, bere 47. edizioan, eta urtero bezala euskal gizataldeak bere ordezkaritza izan zuen jaiaren programako hainbat ekitalditan. Egitarauko ekimenen artean, Jaialdiaren azken eguneko kabalkadarako Euskal Etxeak prestatutako karroza nabarmendu zuten askok.

Gai baten inguruan antolatutako karrozak ziren eta lan handia egiten dute urtero elkarteek ahalik eta proposamen ikusgarrienak aurkezteko. Helburu horrekin, 'Eskorgako Euskalduna' ezizenarekin ezaguna den Guillermo Larreguiren omenezko karroza prestatu zuen Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak, prestatzaileak Elena Alberro, Raul Jeraci, Silvia Farre, Ignacio Echeverria, Alberto Argel eta Marta Isasi bazkideak izanik.

Euskal Etxeko erreginagaia zen Maria Islasek desfilatu zuen karrozan herritarren eta herriko agintarien aurrean. Gauean, Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren berriro lagunak Los Coyuyos izeneko taldearen musikaz gozatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia